Zehapen-prozedura
- Prozedura
- Hasiera
- Informazio erreserbatua
- Espedientea irekitzea
- Gertakariak zehazteko agiria
- Frogak egitea
- Instrukzio-fasea ixtea
- Ebazpen-proposamena
- Espedientea Lehiaren Euskal Kontseiluari igortzea
- Frogak eta jarduera osagarriak
- Ikustaldia
- Ebazpena
- Zehapen-prozeduraren epea
Prozedura
Prozedura
Lehiaren aurkako jokabideei aurre egiteko, Lehiaren Defentsari buruzko Legeak zehapen-prozedura administratibo berezi bat ezarri du. Izan ere, prozedura horren izapidetzea eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak arautzen duen zehapen-prozedura orokorrarena ezberdinak dira.
Zehapen-prozedura berezi honen ezaugarrietako bat da ondoz ondoko bi fase dituela, bi organo ezberdin eta bereizik izapidetuta: Ikerketa Zuzendaritza eta Lehiaren Euskal Kontseilua, LEAri dagokionez.
Hasiera
Hasiera
Debekatutako jokabideei buruzko prozedura Ikerketa Zuzendaritzak hasten du ofizioz, bere kabuz edo Lehiaren Euskal Kontseiluak eskatuta edo salaketaren bat izan delako.
Edozein pertsonak informazioa eman edo salaketa bat aurkez diezaioke Ikerketa Zuzendaritzari. Horrek zehapen-prozedura hasiko du arau-haustea izan delako zantzu arrazoizkorik ikusten badu.
Informazio erreserbatua
Informazio erreserbatua
Zehapen-espediente bat ireki baino lehen, Ikerketa Zuzendaritzak informazio erreserbatua hasteko aukera du, baita gertakari horretan parte hartu duten enpresen egoitzetan ikertzen hasita ere, zehapen-espediente bat irekitzeko arrazoirik dagoen ala ez erabakitzeko modua izateko.
Ikerketa Zuzendaritzak arau-haustearen zantzurik ez dagoela irizten baldin badio, zehapen-espedientea ez irekitzea eta ordura arteko jarduerak artxibatzea proposatuko dizkio Lehiaren Euskal Kontseiluari.
Espedientea irekitzea
Espedientea irekitzea
Ikerketa Zuzendaritzak arau-haustearen zantzuak badaudela irizten baldin badio, zehapen-espedientea irekiko du eta instrukzio-egile eta, hala denean, instrukzioko idazkari izendatuko ditu. Berauek emango dituzte instrukzioan eman beharreko pausoak, gertakariak argitzeko eta erantzukizunak zein diren zehazteko.
Gertakariak zehazteko agiria
Gertakariak zehazteko agiria
Arau-haustea izan daitezkeen gertakariak horiek zehazteko agiri batean jasoko dira, eta interesdunei jakinaraziko zaie, horri erantzuteko aukera izan dezaten hilabete bateko epean, eta, beharrezkoa izanez gero, egoki iritzitako frogak aurkez ditzaten.
Frogak egitea
Frogak egitea
Interesdunek zehapen-prozeduraren instrukzioko edozein momentutan beren interesak defendatzeko garrantzitsuak iruditzen zaizkien frogak proposatu ahal izango dituzte. Ikerketa Zuzendaritzak frogak egitearen inguruan arrazoiak emanez ebatzi beharko du.
Instrukzio-fasea ixtea
Instrukzio-fasea ixtea
Alegazioak jaso eta frogak egin ondoren edo, hala denean, hilabete bateko eguneko epea amaitu ondoren, Ikerketa Zuzendaritzak instrukzio-fasea itxiko du, interesdunei jakinaraziz, ebazpen-proposamena idazte aldera.
Ebazpen-proposamena
Ebazpen-proposamena
Ebazpen-proposamenak honakoak izan beharko ditu: frogatutzat jotzen diren gertakariak eta horien kalifikazio juridiko zehatza, eta zehaztuko du zein arau-hauste diren, hala badagokio, pertsona erantzulea edo erantzuleak, proposatzen den zehapena, isunaren salbuespena edo murrizketa barne, eta egindako frogen balorazioa, bereziki erabakiaren oinarrizko oinarriak direnak. Ebazpen-proposamena interesdunei jakinaraziko zaie, hilabete bateko epean egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, eta hala denean, zera proposatzeko: Lehiaren Euskal Kontseiluan probak eta jarduketa osagarriak egitea, baita ikustaldia egitea ere.
Espedientea Lehiaren Euskal Kontseiluari igortzea
Lehiaren Euskal Kontseiluari igortzea
Espedientearen instrukzioa egin eta gero, Ikerketa Zuzendaritzak Lehiaren Euskal Kontseiluari igorriko dio.
Frogak eta jarduera osagarriak
Frogak eta jarduera osagarriak
Espedientea jaso ondoren, Lehiaren Euskal Kontseiluak, bere kabuz edo interesdunen batek hala eskatuta, instrukzioan egindako frogez gainera beste batzuk egitea erabaki ahal izango du, Ikerketa Zuzendaritzari froga horiek egiteko eskatuz. Halaber, Lehiaren Euskal Kontseiluak Ikerketa Zuzendaritzak jarduera osagarriak egitea erabaki dezake, bere iritzia zein izango den erabakitzeko kontu zehatz batzuk argitze aldera.
Ikustaldia
Ikustaldia
Lehiaren Euskal Kontseiluak ikustaldia izan dadila erabakitzeko modua izango du, interesdunek proposatuz gero edo espedientearen xedea aztertzeko eta epaitzeko egokia iruditzen zaionean.
Ebazpena
Ebazpena
Lehiaren Euskal Kontseiluak, prozedura amaitutakoan, ebazpena emango du. Ebazpenak honako hau adieraz dezake:
- Lehiaren Legeak debekatutako jokabideak izatea.
- Garrantzia txikia dutenez, lehiakortasunean nabarmen eragiteko gai ez diren jokabideen existentzia.
- Debekatutako jokabideak existitzen ez direla egiaztatzea.
Lehiaren Euskal Kontseiluaren ebazpenek honako hauek jaso ditzakete:
- Debekatutako jokabideak epe jakin batean uzteko agindua.
- Baldintza edo betebehar batzuk ezartzea, egiturazkoak edo portaerazkoak.
- Interes publikoaren aurkako debekatutako praktiken ondorioak ezabatzeko agindua.
- Isunak jartzea.
- Lehiaren Defentsarako Legean aurreikusitako kasuetako ekintzen artxiboa.
- Lehiaren Defentsarako Legeak onartzen duen beste edozein neurri.
Zehapen-prozeduraren epea
Zehapen-prozeduraren epea
Zehapen-prozedura izapidetzeko, ebazpena emateko eta hori jakinarazteko gehienezko epea 24 hilabetekoa da, zehapen-espedientea ireki zenetik zenbatzen hasita. Epe horretan ez da sartzen informazio erreserbatua izapidetzeko denbora, hori izapidetzen bada.