Euskara plana
Eusko Jaurlaritzako Euskararen erabilera normalizatzeko Plan Estrategikoa (2023-2027)
2023ko urtarrilean, Eusko Jaurlaritzak VII. plangintzaldirako Eusko Jaurlaritzan euskararen erabilera normalizatzeko Plan Estrategikoa (2023‐2027) onartu zuen, euskal sektore publikoko erakundeen plan estrategikoak egiteko eredu izan dadin.

Dokumentua 2023-2027 Plan Estrategikoa
Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren Euskararen erabilera normalizatzeko Plan Estrategikoa (2023-2027)
Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak, VII. plangintzaldirako Eusko Jaurlaritzan euskararen erabilera normalizatzeko Plan Estrategikoa (2023‐2027) delakoarekin bat etorriz, bere plan estrategikoa onartu du, 2024ko azaroaren 12an.
LEA/AVC Ogasun eta Finantza Sailari atxikita dago.

Dokumentua 2023-2027 Plan Estrategikoa
LEA/AVCko Euskararen erabileraren Kudeaketa-plana (2025-2026)
2025‐2026 epealdirako LEA/AVCko Euskararen Erabileraren Kudeaketa‐planean identifikatzen dira plan estrategikoan jasotako helburuak lortzeko ekintza zehatzak, esleitutako erantzukizunak, ekintzen jarraipena egiteko epeak eta epemugak, Normalizazioari buruzko Dekretuaren 20.4 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz (otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuak, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeari buruzko Dekretua).

Dokumentua 2025-2026 Kudeaketa-plana