Arbitraje
Arbitrajea gatazka intersubjektiboak konpontzeko judizioz kanpoko sistema bat da, alderdien xedapen askeko gaiei buruzkoa. Erregelamenduaren xedea, beraz, antolamendua eta funtzionamendua definitzea da, eta, horren arabera, LEA/AVCk operadore ekonomikoen borondatez arbitrajearen mende jartzen diren gatazkak ebatziko ditu. Azken batean, sustatu nahi da arbitrajea erabiltzea operadore ekonomikoen artean eztabaidak konpontzeko mekanismo gisa.
Bai Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko azaroaren 26ko 2014/104 Zuzentarauak, estatu kideetako eta Europar Batasuneko Lehiaren Zuzenbidearen arau-hausteengatik zuzenbide nazionalaren arabera izandako kalteengatiko akzioak arautzen dituzten arau jakin batzuei buruzkoak, bai Lehiaren Defentsari buruzko uztailaren 3ko 15/2007 Legeak eztabaidak auzibidetik kanpo konpontzea sustatzen dute, eta gatazka horiek arbitraje-erakundearen bidez ebatz daitezke.
Erregelamendua gatazkak konpontzeko aplikatuko zaie LEA/AVCren borondatezko arbitrajearen mende jartzen diren operadore ekonomikoen arteko gatazka guztiei. Arbitrajearen menpe jarri ahal izan ahalko dira lehiaren zuzenbidearekin zerikusia duten xedapen askeko gaiak —Arbitrajeari buruzko abenduaren 23ko 60/2003 Legearen 2. artikuluan aurreikusitakoaren arabera—.
LEA/AVC-ren arbitrajearen antolaketa eta funtzionamendu-erregelamendua

