Zer da lehiaren sustapena?
Lehiaren Euskal Agintaritzak lehia sustatzen du merkatuetan, zehatzaileak ez diren zenbait funtzio gauzatuz.
- Lehiaren arloko txostenak, azterlanak eta ikerketa-lanak.
- Sektore publikoaren jardunari eta laguntza publikoei buruzko txostenak.
- Organo aholku-emaile gisa jardutea; izan ere, LEA/AVCri kontsulta egin diezaiokete honako hauek: Eusko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzak, Batzar Nagusiek, foru-aldundiek, udalek, elkargo profesionalek, merkataritza-ganberek eta enpresa-, sindikatu- eta kontsumitzaile-erakundeek.
- Erregulazioa hobetzea. LEA/AVCk lehiari eragiten dioten arau-proiektuei buruzko irizpen ez-loteslea ematen du.
- Administrazio-zuzenbidearen mendeko egintzak eta legea baino maila txikiagoko xedapen orokorrak jurisdikzio eskudunean aurkaratzeko ahalmenak izatea, horien ondorioz merkatuetan benetako lehiari eustea oztopatzen denean.
Azken aldaketako data: