Dirulaguntzak
LEA/AVCk hainbat ekimen bultzatzen ditu lehiaren kultura sustatzeko, enpresetan jardunbide egokiak sustatzeko eta merkatu lehiakorragoa, gardenagoa eta berritzaileagoa lortzen laguntzen duten jarduerak aitortzeko.
Atal honen bidez, herritarren, enpresen eta erakunde publiko eta pribatuen eskura jartzen da LEA/AVCk sustatutako laguntzen, beken eta aintzatespenen deialdiei buruzko informazio guztia, bai eta horiek eskatzeko eta haien jarraipena egiteko behar den dokumentazioa ere.
2026
Lehiaren arloko prestakuntza-bekak
Unibertsitateko tituludunentzako beka-programa, lehiaren sustapen eta defentsarekin lotutako prestakuntza- eta espezializazio-jarduerak egiteko.
Lehian Compliance programak ezartzeko laguntzak
Enpresetan eta erakundeetan lehiaren arloko araudia betetzeko programak ezartzea sustatzeko laguntza-lerroa, lehiaren aurkako jokabideak prebenitzen eta betetze-kultura indartzen lagunduz.
Compliance 2026 laguntzen deialdia
Lehia Sariak
Lehia sustatzen, merkatuak hobetzen eta gizartearentzat balioa sortzen laguntzeagatik nabarmentzen diren ekimenak, proiektuak eta jardunbide egokiak aitortzea.
Azken aldaketako data:

