Errukitasuna
Lehiaren defentsarako agintaritzek dituzten tresnen artean errukitasun-programa da eraginkorrena kartelak antzemateko. Erukitasunak mesede egiten die kartelak antzemateko frogak LEAri aurkezten dituztenei, baldin eta kartelaren bultzatzaileak izan ez badira eta debekatutako jokabideari uko egiten badiote.
Errukitasun-programa irtenbidea izan daiteke kartel bateko enpresentzat. Izan ere, betekizun batzuk betetzekotan, debekatutako akordioan parte hartzegatik ezarri beharreko isunaren ordainketatik salbuetsiko lituzkete agintaritzek, edo isunaren zenbatekoa murriztuko liekete.
Oso garrantsitzua da enpresak arduraz aritzea errukitasun-eskabidea aurkezterakoan, eskatzen duen lehena bakarrik salbuesten da isun-ordainketatik. Bigarrena edo hurrengoa bada eskatzerakoan, isuna murriztuko zaie gero eta zenbateko gutxiagoan.
Formularioa
Errukitasun-eskabidea
Azken aldaketako data: