Merkatu-batasuna
MBBL
Merkatu-batasuna bermatzeari buruzko abenduaren 9ko 20/2013 Legeak (MBBL) operadore ekonomikoen zirkulazio eta ezarpen askea, ondasunen eta zerbitzuen zirkulazio askea lurralde nazional osoan eta jarduera ekonomikoan aritzeko oinarrizko baldintzen berdintasuna bermatzen ditu.
MBBLk aukera ematen du erreklamazioak jartzeko eta administrazio publikoen jarduketengatik merkatu-batasunari jarritako oztopo eta hesien berri emateko.
Legeak aldeko ingurunea sortzea du helburu, bai lehiarako eta baita inbertsiorako ere. Horretarako, merkatu-batasuna eta erregulazioaren hobekuntza bermatzen duten oinarrizko printzipio eta arauak ezartzen ditu. Merkatu-batasuna gauzatzeko, MBBLk berme zehatzak ezartzen ditu eragile ekonomikoen alde, eta berme horiek errespetatu egin beharko dituzte administrazio publikoek.
Konstituzio Auzitegiaren ekainaren 22ko 79/2017, urriaren 5eko 110/2017 eta urriaren 5eko 111/2017 epaiek baliogabetzat jo zituzten arauaren hainbat artikulu. Enpresak sortu eta hazteari buruzko irailaren 28ko 18/2022 Legearen bidez aldatu zen MBBL, administrazio publikoen arteko lankidetzan eta elkarrenganako konfiantzan sakontzeko eta operadoreak babesteko mekanismoak indartzeko.
MBBLren printzipioak
MBBLren printzipioak
- Diskriminaziorik ezaren printzipioa.
- Lankidetzaren eta elkarrenganako konfiantzaren printzipioa.
- Agintaritza eskudunen jarduketen premia- eta proportzionaltasun-printzipioa.
- Jarduketon eraginkortasun-printzipioa lurralde nazional osoan.
- Kargak sinplifikatzeko printzipioa.
- Gardentasunaren printzipioa.
Ekimen ekonomiko askea interes orokorreko premiazko arrazoiren bat dagoenean soilik salbuetsiko da, behar bezala justifikatuta: ordena publikoa, segurtasun publikoa, babes zibila, osasun publikoa, gizarte-segurantzako araubidearen finantza-orekaren babesa, kontsumitzaileen, zerbitzu-hartzaileen eta langileen eskubideen, segurtasunaren eta osasunaren babesa, merkataritza-transakzioetan fede onez jokatzeko eskakizunak, iruzurraren aurkako borroka, ingurumenaren eta hiri-ingurunearen babesa, animalien osasuna, jabetza intelektuala eta industriala, ondare historiko eta artistiko nazionalaren kontserbazioa eta gizarte- eta kultura-politikaren helburuak.
Operadoreak babesteko tresnak
MBBLk, 26. artikulutik 28.era bitartekoetan, baditu mekanismo batzuk eragile ekonomikoak babesteko ezarpen- eta zirkulazio-askatasunari dagokionez, hala bide administratibo formalean zein informalean (26. eta 28. artikuluak), nola administrazioarekiko auzibidean (27. artikulua eta azken xedapenetako lehena).
Operadore ekonomikoek Merkatu Batasunerako Idazkaritzaren (MBI) aurrean informatu eta erreklamatu ahal izango dute, hura baita MBBL aplikatzeko eskumena duten agintaritzekin etengabeko koordinazio eta lankidetzarako organo teknikoa.
Bi aukera daude:
ERREKLAMAZIO-PROZEDURA: jarduketa publikoak merkatu-batasuna urratzen duenean, errekurtsoen administrazio-sistemaren alternatiba gisa, errekurtso-epearen barruan (MBBLren 26. artikulua).
Inprimaki elektronikoa, MBBLren 26. artikulua
Aurrez aurreko inprimakia, MBBLren 26. artikulua
MBBLren 26. artikuluaren gida.
INFORMAZIO-PROZEDURA: operadore ekonomikoek, kontsumitzaileek eta erabiltzaileek edo haiek ordezkatzen dituzten erakundeek merkatu-batasunean atzemandako oztopoei eta hesiei buruz, epemugarik gabe, bai edozein unetan atzemandako oztopoen edo hesien berri emateko (MBBLren 28.1 artikulua), bai administrazio-izapideko fasean dauden arau-proiektuetan aurreikusitako oztopo edo hesien inguruan MBIri balorazio-txostena eskatzeko (MBBLren 28.2 artikulua).
Inprimaki elektronikoa, MBBLren 28.1 artikulua
Inprimaki elektronikoa, MBBLren 28.2 artikulua
Aurrez aurreko inprimakia, MBBLren 28.1 artikulua
Aurrez aurreko inprimakia, MBBLren 28.2 artikulua
MBBLren 28. artikuluaren gida.
Era berean, MBBLren 26.4 artikuluak “merkatu-batasunerako harreman-guneen sarea” ezartzen du, honako organo hauek osatua:
- MBI.
- MLBN.
- Ministerio-departamentu bakoitza.
- Autonomia-erkidego bakoitzak edo autonomia-estatutua duen hiri bakoitzak izendatzen duen agintaritza.
Merkatu-batasunerako harreman-gunea EAEn
Euskal Autonomia Erkidegoan, LEA/AVCk bere gain hartzen ditu merkatu-batasunerako eta aldeak konpontzeko harreman-gune izatetik eratorritako eskumenak, 2025eko otsailaren 25etik aurrera.
EAEn Merkatu-batasunerako harreman gunearen helbide elektronikoa: infocompetencia@avdc.eus
Azken aldaketako data:

