Idazkaritza Nagusiaren Eginkizunak

Idazkaritza Nagusiaren eginkizunak honako hauek dira, Lehiaren Euskal Agintaritzari dagokionez:

  1. Agintaritzaren aurrekontu-aurreproiektua prestatzea eta horren jarraipena eta aldaketak egitea,
  2. Erakundearen jarduera-oroitidazkia eta urteko jarduera-programa eta urtebeteko eta urte anitzeko jarduera-planak egitea, jasotako jarraibideak kontuan hartuz, eta Lehiaren Euskal Kontseiluari helaraztea,
  3. Erregistro orokorra, agiritegia eta agintaritzaren beste dokumentazio-guneak kudeatzea,
  4. Espedienteak zaintzea izapidetzearen edozein fasetan, jakinarazpenak egitea, eta prozeduratik datorren edozein jarduera, administrazio-izaerakoa, egitea,
  5. Agintaritzaren ekonomia, giza baliabideak eta baliabide materialak kudeatzea,
  6. Agintaritza arlo juridikoan aholkatzea,
  7. Zehapen-prozeduren eta promozioko prozeduren jarraipena egitea eta horiek kudeatzea,
  8. Laguntza emateko gainontzeko eginkizunak, lehendakariak hala erabakita.

Idazkaritza Nagusiaren eginkizunak honako hauek dira, Lehiaren Euskal Kontseiluari dagokionez:

  1. Lehiaren Euskal Kontseilua biltzeko deitzea, lehendakariaren ekimenez,
  2. Bileretako gai-zerrenda prestatu eta bidaltzea,
  3. Bileretako aktak idatzi eta baimentzea,
  4. Akta, ebazpen eta erabakien ziurtapenak egitea,
  5. Lehiaren Euskal Kontseiluko kideak arlo juridikoan aholkatzea,
  6. Herri-administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko araudiak administrazioko kide anitzeko organoetako idazkariei ematen dizkien gainontzeko eskumenak izatea.

Azken aldaketako data: