Ikerketa Zuzendaritzaren eginkizunak
Ikerketa Zuzendaritzaren eginkizunak honako hauek dira, lehiaren defentsaren arloan:
- Zehapen-espedienteak ireki eta haien instrukzioa egitea, eta Lehiaren Euskal Kontseiluari ebazpen-proposamena edo artxibatzekoa helaraztea.
- Zehapen-prozeduren espedienteen instrukzioan sor daitezkeen inguruabarrei buruz ebaztea.
- Lehiaren Euskal Kontseiluaren ebazpenetan ezarritako betebeharrak betetzen eta gauzatzen direla zaintzea.
- Zehapen-prozeduraren itundutako amaiera proposatzea Lehiaren Euskal Kontseiluari, baldin eta ustezko arau-hausleek konpromiso batzuk hartzea proposatzen badute, eta horien bidez espedientea irekitzea eragin duten jokabideek lehian zituzten ondorioak konpontzen badira, betiere interes publikoa behar beste bermatzen bada.
- Ikuskapenak egitea.
- Organo eskuduna izendatzeko prozedurak aplikatzea, estatuak eta autonomia-erkidegoek lehiaren defentsaren arloan dituzten eskumenen koordinazioari buruzko otsailaren 21eko 1/2002 Legean ezarritakoari jarraiki.
- Arbitrajearen esparruan indarrean dagoen araudiari jarraiki, eragile ekonomikoek aurkeztutako zuzenbidezko zein ekitatezko arbitraje-espedienteak ireki eta haien instrukzioa egitea, eta Lehiaren Euskal Kontseiluari dagokion ebazpen-proposamena helaraztea.
Halaber, Lehiaren Euskal Kontseiluari lege honen 3. artikuluko 4. paragrafoan aipatzen diren egintzak eta xedapenak aurka ditzala proposatzea dagokio.
Azken aldaketako data:

