PRENTSA-OHARRA
13 pertsona aurkeztu ziren deialdira
BILBOn, 2025eko azaroak 18
Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA/AVC) unibertsitate-tituludunei zuzendutako LEA/AVCren jarduera eremuetako prestakuntza beka esleitu du.
Iñigo Beldarrain González, Zuzenbidean graduatua Deustuko Unibertsitatean, Zuzenbide Digitalean prestakuntza espezializatua eta Abokatutzarako eta Prokuradoretzarako Sarbideko masterra dituena izan da bekaren esleipenduna, eta joan den astean sartu zen LEA/AVCko taldean. Ekimena lehiaren sustapenaren eta defentsaren arloetan profesionalak prestatzeko LEA/AVCren lan-ildoaren barruan dago.
Nahitaezkoa zen Gradu edo Lizentziatura unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea, Zuzenbidean, Ekonomian edo Enpresan, eta 6 urte baino gehiago igaro ez izana unibertsitate titulua lortu zenetik eskaerak aurkezteko epea amaitu arte. Esleipena merezimendu-lehiaketa bidez egin da, eta elkarrizketa pertsonala egin zaie lehen fasea gainditu zuten hautagaiei.
Bekari esker, esleipendunak prestakuntza teoriko-praktikoa jasoko du LEA/AVCren jarduketa-eremuetan, hala nola zehapen-espedienteen izapidetzean eta lehia sustatzeko txostenen elaborazioan. Bekak gehienez hamar hilabete iraungo du, eta hilean 1.100 euroko ordainsari gordina eta astean 30 orduko lanaldia izango ditu.
LEA/AVCri buruz
LEA/AVC, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailari atxikita dagoen administrazio izaerako erakunde autonomoa da, eta erakunde- eta funtzio-autonomia du bere eginkizunak betetzeko Euskal Autonomia Erkidegoan. Bere helburu orokorra Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren jarduketa ekonomikoei dagokienez merkatuko lehia askearen eta gardentasunaren baldintzak sustatzea, bermatzea eta hobetzea da.
Aurreko prentsa-oharrak ikusi.

