Prentsa (Kabinete: 944356330)

LEA/AVCk EBko agentzientzako jardunaldi batean parte hartzeko gonbidapena jaso du

Argitalpen-data: 

                   




PRENTSA OHARRA

__________________________


LEA/AVCk EBko agentzientzako jardunaldi batean parte hartzeko gonbidapena jaso du


________________________

 

BILBOn, 2025eko ekainaren 5ean




Ainara Herce LEA/AVCko Lehendakariak, Josu Aguirre Idazkari Nagusiak eta Noemí Angulo Lehiaren arloko arduradun juridikoak EBko agentzien sarearen urteroko topaketan parte hartuko dute. Aurten, Laneko Osasun eta Segurtasunerako Europako Agentziak (EU OSHA) antolatu du.


Mintegia Frontexek koordinatuko du, eta hilaren 5ean eta 6an egingo da, Bilbon. Europa mailako funtzio publikoko langileak izango dira bertan, eta lehiaren arloan aplikatu beharreko araudiaren araberako kontratu publikoen kudeaketa izango du ardatz.

LEA/AVCk “Basque Competition Authority: contract management from a competition law public enforcer’s perspective” hitzaldia aurkeztuko du Azkuna Zentroko Bastida aretoan, hilaren 5ean, 16:35etik 17:20ra.

Funtsezko lankidetza da LEA/AVCrentzat, eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziarekin lan-ildoa irekitzen du, Batasunaren esparruan kontratazio publikoari eta lehia eta konkurrentzia zaintzeari buruzko guztia elkarlanean lantzeko.

EBko hainbat Estatu kidetan dauden EBko agentziek lankidetzan aritzeko eta informazio praktikoa trukatzeko sare bat eratu dute, eta Frontex agentzia da horren traktorea.




LEA/AVCri buruz

LEA/AVC, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailari atxikita dagoen administrazio izaerako erakunde autonomoa da, eta erakunde- eta funtzio-autonomia du bere eginkizunak betetzeko Euskal Autonomia Erkidegoan. Bere helburu orokorra Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren jarduketa ekonomikoei dagokienez merkatuko lehia askearen eta gardentasunaren baldintzak sustatzea, bermatzea eta hobetzea da.




Aurreko prentsa-oharrak ikusi.