Portal de la Autoridad Vasca de la Competencia
Lehiaren Euskal Agintaritzak, zehapen-isunak jartzeko aukera izateaz batera, eguneko 12.000 eurora arteko hertsatzeko isunak ere jarri ahal izango dizkiete agente ekonomikoei, bete beharrekoak betetzeko aldez aurretik eskatu eta gero, ondorengora behartzeko:
Hertsatzeko isunak ezartzeko eskudunak honakoak dira:
Betebehar bat ez dela bete aitortzen duen erabakiak edo ebazpenak, hala denean, hertsatzeko dagokion isuna ezarriko du, guztizko zenbatekoa betebeharrean atzeratutako egunen arabera finkatuz, eta betebeharra betetzeko epe berria emanez.
Epe berria amaituta eta betebeharra bete gabe baldin badago, hertsatzeko isun berria ezarri ahal izango da pasatu den denboragatik, eta betebeharra bete arte behar den beste alditan berriz ezarri ahal izango dira.
Hertsatzeko isunak dagokion zehapen-prozedura irekitzearen kaltetan izan gabe jarriko dira, egokia den kasuetan.