
Ebazpena
Jarduerak amaitutakoan, Lehiaren Euskal Kontseiluak ebatzi egingo du. Ebazpenek ondorengoa adieraziko dute:
- Lehiaren Defentsari buruzko Legeak debekatutako jokabideak izan direla.
- Duten garrantzi txikiagatik, lehiari nabarmen eragiteko gaitasunik ez duten jokabideak izan direla.
- Ez dela egiaztatu debekatutako jokabiderik izan denik.
Lehiaren Euskal Kontseiluaren ebazpenek ondorengoa edukiko dute:
- Debekatutako jokabideak epe jakin batean bertan behera uzteko agindua.
- Baldintza edo betebehar jakin batzuk ezarriko dituzte, egiturei edo jarrerei dagozkienak.
- Interes publikoaren kontrakoak izateagatik debekatutako praktiken ondorioak mugiarazteko agindua.
- Isunak ezarriko dituzte.
- Jarduerak artxibatuko dituzte, Lehiaren Defentsari buruzko Legean aurreikusitako kasuetan.
- Lehiaren Defentsari buruzko Legeak baimentzen duen beste edozein neurri.