Enpresak
Merkatu lehiakor batean enpresek baldintza berdinetan parte hartzen dute eta ahalik eta produktu-gama zabalena eskaintzen saiatzen dira, ahalik eta salneurri onenean. Lehia askeari esker, enpresetan ekoizpena eta berrikuntza hobetu egiten dira, eta hori lagungarri da ekonomiaren ongizate eta garapenerako.
Hala ere, norberarentzako mozkin handiena lortzearren, enpresek lehia saihestearen tentaldia izan dezakete, joko-arau bereziak akordioen bidez ezarriz edo nagusitasunezko egoeraz abusatuz.
Lehiaren Euskal Agintaritzak merkatuetako joko-arauak errespetatzen direla eta enpresek beren estrategien eta merkataritza-politiken diseinua era askean erabakitzen dutela bermatzeko lan egiten du.
Lehia murriztu ahal duten jokabideen berri baduzu, SALATU *
* DATU PERTSONALEN BABESA
LEA/AVC-k konpromisoa hartzen du datuak behar den moduan babesteko, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera.
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa
Tratamendu arduraduna:
Autoridad Vasca de la Competencia
Ercilla 4, 2º, 48009, Bilbao, Bizkaia
Teléfono: 944032807
Datuak babesteko ordezkaria:
Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava
Teléfono: 945 018 680
Helburuaren deskribapena:
Lehiaren defentsari buruzko arau-hausteen salaketak kudeatzea eta espedienteak izapidetzea. Zehapen-espedienteen izapideak sistematizatzea eta esku hartzen duten alderdien eta garrantzizko beste edozein hirugarrenen datuak biltzea.
Oinarri juridikoa:
Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
Lehiaren Defentsari buruzko uztailaren 3ko 15/2007 Legea.
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena .
Lehiaren Defentsari buruzko Erregelamendua onesten duen otsailaren 22ko 261/2008 Errege Dekretua.
Gordetzeko epea:
Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.
Interesdun taldeak:
Instrukzioan parte hartu duten salatzaileak, alderdiak eta hirugarrenak.
Datuak eskuratzea, zuzentzea, aurkatzea, ezabatzea ("ahazteko eskubidea"), tratamendua mugatzea, eramangarritasuna eta banakako erabakirik ez hartzea, "Tratamenduaren arduradunaren" edo Datuak Babesteko ordezkariaren aurrean. Informazio gehiago pribatutasun politikan .
Azken aldaketako data: