Alba Urresola Lehiaren Euskal Agintaritzako presidentea Eusko Legebiltzarrean izan da 2021eko Memoriaren eta 2022ko Ekintza Planaren berri emateko, bere jarduera Garapen Jasangarrien Helburuekin lerrokatu den lehen urtean. Lehiaren Euskal Agintaritzak aurten hamargarren urteurrena betetzen du, eta pasa den urtean 6 zehapen-prozedura izapidetu zituen eta hiru enpresa zigortu zituen. Presidenteak enpresa-kontzentrazioen kontrolean paper garrantzitsuagoa izatea aldarrikatu du.