Zehapen-prozedura

Prozedura

Lehiaren aurkako jokabideei aurre egiteko, Lehiaren Defentsari buruzko Legeak zehapen-prozedura administratibo berezi bat ezarri du. Izan ere, prozedura horren izapidetzea eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak (abre en nueva ventana) arautzen duen zehapen-prozedura orokorrarena ezberdinak dira.

Zehapen-prozedura berezi honen ezaugarrietako bat da ondoz ondoko bi fase dituela, bi organo ezberdin eta bereizik izapidetuta: Ikerketa Zuzendaritza eta Lehiaren Euskal Kontseilua, LEAri dagokionez.

Hasiera

Contenido de un archivador de cajón

Debekatutako jokabideei buruzko prozedura Ikerketa Zuzendaritzak hasten du ofizioz, bere kabuz edo Lehiaren Euskal Kontseiluak eskatuta edo salaketaren bat izan delako.

Edozein pertsonak informazioa eman edo salaketa bat aurkez diezaioke Ikerketa Zuzendaritzari. Horrek zehapen-prozedura hasiko du arau-haustea izan delako zantzu arrazoizkorik ikusten badu.

Informazio erreserbatua

Archivador de cartón con tres laminas de cartón dentro

Zehapen-espediente bat ireki baino lehen, Ikerketa Zuzendaritzak informazio erreserbatua hasteko aukera du, baita gertakari horretan parte hartu duten enpresen egoitzetan ikertzen hasita ere, zehapen-espediente bat irekitzeko arrazoirik dagoen ala ez erabakitzeko modua izateko.

Ikerketa Zuzendaritzak arau-haustearen zantzurik ez dagoela irizten baldin badio, zehapen-espedientea ez irekitzea eta ordura arteko jarduerak artxibatzea proposatuko dizkio Lehiaren Euskal Kontseiluari.

Espedientea irekitzea

Un hombre con traje encima de una plancha de madera entre dos bloques enormes de color blanco

Ikerketa Zuzendaritzak arau-haustearen zantzuak badaudela irizten baldin badio, zehapen-espedientea irekiko du eta instrukzio-egile eta, hala denean, instrukzioko idazkari izendatuko ditu. Berauek emango dituzte instrukzioan eman beharreko pausoak, gertakariak argitzeko eta erantzukizunak zein diren zehazteko.

Gertakariak zehazteko agiria

Dibujo de una persona en traje delante de un ordenador

Arau-haustea izan daitezkeen gertakariak horiek zehazteko agiri batean jasoko dira, eta interesdunei jakinaraziko zaie, horri erantzuteko aukera izan dezaten hamabost eguneko epean, eta, beharrezkoa izanez gero, egoki iritzitako frogak aurkez ditzaten.

Frogak egitea

Un bolígrafo y una gafas encima de un libro

Interesdunek zehapen-prozeduraren instrukzioko edozein momentutan beren interesak defendatzeko garrantzitsuak iruditzen zaizkien frogak proposatu ahal izango dituzte. Ikerketa Zuzendaritzak frogak egitearen inguruan arrazoiak emanez ebatzi beharko du.

Instrukzio-fasea ixtea

Una parte de un libro con un marcador de tela de color rojo

Alegazioak jaso eta frogak egin ondoren edo, hala denean, hamabost eguneko epea amaitu ondoren, Ikerketa Zuzendaritzak instrukzio-fasea itxiko du, interesdunei jakinaraziz, ebazpen-proposamena idazte aldera.

Ebazpen-proposamena

Hoja de papel con un clip metalico

Ebazpen-proposamenak honakoak izan beharko ditu: espedientearen aurrekariak, egiaztatutako gertakariak, horien egileak, gertakariek duten kalifikazio juridikoa, arau-haustea izatearen aitorpen-proposamena eta, hala denean, merkatuan sortutako eraginak, egileei dagokien erantzukizuna, eta agertu diren inguruabar larrigarriak eta aringarriak. Ebazpen-proposamena interesdunei jakinaraziko zaie, hamabost eguneko epean egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, eta hala denean, zera proposatzeko: Lehiaren Euskal Kontseiluan probak eta jarduketa osagarriak egitea, baita ikustaldia egitea ere.

Espedientea Lehiaren Euskal Kontseiluari igortzea

Aro de un cuaderno de aros

Espedientearen instrukzioa egin eta gero, Ikerketa Zuzendaritzak Lehiaren Euskal Kontseiluari igorriko dio, ebazpen-proposamena eta horri egindako alegazioak barne hartuko dituen txosten batekin batera.

Frogak eta jarduera osagarriak

Tres lápices en blanco y negro. Se ve la punta de dos de ellos y la parte de atrás de uno de ellos.

Espedientea jaso ondoren, Lehiaren Euskal Kontseiluak, bere kabuz edo interesdunen batek hala eskatuta, instrukzioan egindako frogez gainera beste batzuk egitea erabaki ahal izango du, Ikerketa Zuzendaritzari froga horiek egiteko eskatuz. Halaber, Lehiaren Euskal Kontseiluak Ikerketa Zuzendaritzak jarduera osagarriak egitea erabaki dezake, bere iritzia zein izango den erabakitzeko kontu zehatz batzuk argitze aldera.

Ikustaldia

Listado de años donde aparece dos mil diez con un circulo rojo

Lehiaren Euskal Kontseiluak ikustaldia izan dadila erabakitzeko modua izango du, interesdunek proposatuz gero edo espedientearen xedea aztertzeko eta epaitzeko egokia iruditzen zaionean.

Ebazpena

procedura

Lehiaren Euskal Kontseiluak, prozedura amaitutakoan, ebazpena emango du. Ebazpenak honako hau adieraz dezake:

  1. Lehiaren Legeak debekatutako jokabideak izatea.
  2. Garrantzia txikia dutenez, lehiakortasunean nabarmen eragiteko gai ez diren jokabideen existentzia.
  3. Debekatutako jokabideak existitzen ez direla egiaztatzea.

Lehiaren Euskal Kontseiluaren ebazpenek honako hauek jaso ditzakete:

  1. Debekatutako jokabideak epe jakin batean uzteko agindua.
  2. Baldintza edo betebehar batzuk ezartzea, egiturazkoak edo portaerazkoak.
  3. Interes publikoaren aurkako debekatutako praktiken ondorioak ezabatzeko agindua.
  4. Isunak jartzea.
  5. Lehiaren Defentsarako Legean aurreikusitako kasuetako ekintzen artxiboa.
  6. Lehiaren Defentsarako Legeak onartzen duen beste edozein neurri.

Zehapen-prozeduraren epea

Libro abierto

Zehapen-prozedura izapidetzeko, ebazpena emateko eta hori jakinarazteko gehienezko epea hemezortzi hilabetekoa da, zehapen-espedientea ireki zenetik zenbatzen hasita. Epe horretan ez da sartzen informazio erreserbatua izapidetzeko denbora, hori izapidetzen bada.

Azken aldaketako data: