Prentsa

Lehiaren Euskal Agintaritzak hormigoiaren sektoreko hiru enpresa zigortu ditu Catalonia Gran Vía Bilbao Hotelaren obrari boikota egiteko akordioarengatik

Argitalpen-data: 

Hormigones Vascos S.A., Hormigones Santullán S.A. eta Hormigones de Zamudio S.L. arau-haustearen egile eta erantzule deklaratu ditu. Zigortutako enpresek batera ukatu zioten AMHUDE S.A. enpresari hormigoiaren hornidura, Catalonia Gran Vía Bilbao hotelaren obrari zegokionez

BILBON, 2021eko urtarrilaren 12an / Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA/AVC) Hormigones Vascos, S.A., Hormigones Santullán, S.A. eta Hormigones de Zamudio, S.L. enpresak zigortzeko ebazpena eman du, hurrenez hurren 47.999,30, 40.983,55 eta 25.246,26 euroko isunak ezarriz, Catalonia Gran Vía Bilbao hotelaren obrari dagokionez AMHUDE, S.A. enpresari hormigoiaren hornidura batera ukatzeko boikot akordioa egiteagatik.

 

Hondeaketa, zimenduak eta egitura egiteko AMHUDEk BYCOrekin sinatutako kontratua bertan behera utzi ondoren, AMHUDEk, Catalonia taldeko enpresa eraikitzaileak, bere baliabideekin hartu zituen bere gain hotelaren eraikinaren egitura amaitzeko beharrezkoak ziren lanak, eta, horregatik, sektorean ohikoak diren bideetatik, fabrikatzaileei edo/eta banatzaileei hormigoia hornitzeko eskatu zien obra amaitzeko, baina ez zuen bakar batek ere ematea lortu.

 

AHMUDEk LEA/AVCren aurrean salatu zituen gertakari horiek, eta, egindako ikuskapenetatik eta instrukzio-ekintzetatik Agintaritzak ondorioztatu duenez, Hormigones Vascosek, Hormigones Santullánek eta Hormigones de Zamudiok Lehiaren Defentsarako Legearen 1.1 artikulua urratu dute, AMHUDE enpresari hormigoia hornitzeari elkarrekin uko eginez. Hori, boikota egiteko baterako erabakia da, eta, beraz, LEA/AVCren 114.230 euroko zehapena jaso duen kolusio akordioa ere bai.

 

Lehiaren Euskal Agintaritzari buruz

Lehiaren Euskal Agintaritza, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren esku dagoen administrazio izaerako erakunde autonomoa da, eta autonomia organikoa eta funtzionala du bere eginkizunak betetzeko Euskal Autonomia Erkidegoan. Bere helburu orokorra merkatuko lehia askearen eta gardentasunaren baldintzak sustatzea, bermatzea eta hobetzea da, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren jarduketa ekonomikoei dagokienez.

 

Ebazpena