Portal de la Autoridad Vasca de la Competencia

Lehiaren Euskal Agintaritza logotipoa

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ciudadanía

Lehiaren Euskal Agintaritza

Lehia. Beste pauso bat arauak betetzearen kulturan

Lehiaren alorreko betetze-gidaliburuaren aurkezpena

Joan den urriaren 31n, Lehiaren Euskal “Lehiaren alorrean betetze-programak ezartzeko gidaliburua” aurkeztu zuen, “Lehia. Beste pauso bat arauak betetzearen kulturan” izeneko lan-gosariaren barruan.

Gidaliburuaren helburua lehia askearen aurkako jarduerak agerian uztea da, enpresa errealitatean ohikoenak direnak, batez ere. Era berean, lehia askearen aurkako jardunbideak enpresei eurei dakarzkien arriskuak identifikatzen dira, eta enpresek lehiaren araudiaren arau-hausteak prebenitu ahal izan ditzaten jarraibideak eskaintzen dira; horretarako, betetze programak egiten dira, Compliance Officer figurak aplikatzen eta gainbegiratzen dituen barne protokoloak barne hartuta.

Gai horri buruz Estatu mailan argitaratzen den lehenengo Gidaliburua da, eta kontsulta publiko prozesua baten ondoren egin da.

     
     

 

Ondoren “Lehia. Beste pauso bat arauak betetzearen kulturan” izeneko lan-gosariko bideoak ikusi ditzakezue.

Erakunde-aurkezpena. Honakoek parte hartzen dute: Pedro Mª Azpiazu, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomiako sailburua; Asis Canales, Finantza eta Baliabide, Erosketa eta Aseguru zuzendaria, IBERDROLA, S.A.; Gregorio Rojo, Eusko Ganberak erakundeko presidentea.

Lehiaren alorrean betetze-programak ezartzeko gidaliburua”. Alba Urresolak, Lehiaren Euskal Agintaritzako presidenteak, parte hartzen du.

Lehiaren alorrean betetzea sustatuz”. Antonio Gomesek, Acting Deputy Director for Financial and Enterprise Affairs, OCDEkoak parte hartzen du.

Lehia. Beste pauso bat arauak betetzearen kulturan”. Honakoek parte hartzen dute: Aitor Unanue, Zerbitzu Juridikoetako zuzendaria, ORONA Korporazioa; Sergio Loma, Controller, RPK, S.Coop.; Germán González, Etika eta Betetze zuzendaria, SIEMENS GAMESA. Moderatzailea Sylvia Enseñat, ASCOMeko presidentea, da.

Azken aldaketako data:

  • Big Data Azterlana
  • azterketa lokairu turistikoko
  • Kontratazio gida
  • Prentsaren txokoa
  • Bideoak
Euskadi, auzolana