Portal de la Autoridad Vasca de la Competencia

Lehiaren Euskal Agintaritza logotipoa

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ciudadanía

Lehiaren Euskal Agintaritza

Isun-ordainketa salbuestea

Betekizunak

Lehiaren Euskal Agintaritzak enpresa edo pertsona fisiko batek jarri dioten isunik ez ordaintzea erabaki ahal izango du, ondorengo kasuetan:

1.  Enpresa edo pertsona fisiko hori bada lehena frogazko elementu jakin batzuk aurkezten, eta horiek, Lehiaren Euskal Agintaritzaren ustez, kartel bati buruzko ikuskapen bat aurrera eramateko aukera eskaintzen badiote, baina baldin eta elementu horien berri emateko unean ez baldin badago behar beste datu ikuskapenari ekiteko agintzeko. Edo

2.  Enpresa edo pertsona fisiko hori bada lehena frogazko elementu jakin batzuk aurkezten, eta horiek, Lehiaren Euskal Agintaritzaren ustez, kartel bati buruzko arau-hauste bat egiaztatzeko aukera eskaintzen badiote, baina baldin eta elementu horien berri emateko unean Lehiaren Batzorde Nazionalak ez baldin badu behar beste datu arau-haustea izan dela egiaztatzeko, eta enpresa edo pertsona fisikoren bat ordaindu beharretik salbuetsita utzi ez bada a) hizkian ezarritakoaren arabera.

Lehiaren Euskal Agintaritzak isun-ordainketaren salbuespena onartzeko, eskaera aurkeztu duen enpresak edo, hala bada, pertsona fisikoak ondorengo baldintzak bete beharko ditu:

1.  Lehiaren Euskal Agintaritzari erabateko lankidetza jarraia eta arretatsua eskaintzea, ikerketaren administrazio-prozedura guztiak dirauen artean.

2.  Ustezko arau-haustean parte hartzeari uztea, frogazko elementuak ematen dituen unetik, salbu eta Lehiaren Euskal Agintaritzari egokia iruditzen bazaio parte hartzen jarraitzea komeni dela, ikuskapena eraginkorragoa izan dadin.

3.  Salbuesteko eskaerarekin zerikusia duen frogazko elementurik ez desegitea, eta beste hirugarren batzuei, alde batera utzita Europar Batzordea edo lehiaren arloko beste agintaritza batzuk, ez jakinaraztea, zuzenean edo zeharka, eskaera aurkezteko asmoa, edo eskaeraren edukia.

4.  Beste enpresa batzuk arau-haustean parte hartzera behartzeko neurririk ez hartzea.

Enpresa bat isuna ordaintzetik salbuesten bada, horrek enpresaren legezko ordezkariei ere eragingo die, edo zuzendaritza-organoetako kide diren pertsonei ere bai, hain zuzen ere akordioan edo erabakian parte hartu dutenak, baldin eta Lehiaren Euskal Agintaritzari lankidetza eskaintzen badiote.

Igo

Prozedura

Isun-ordainketa salbuesteko prozedura kartelean parte hartu duen enpresak edo pertsona fisikoak eskatuta hasiko da. Eskatzaileak Ikerketa Zuzendaritzan salbuesteko eskari formala aurkeztu behar izango du, duen informazio guztia eta froga-elementuekin batera.

Salbuesteko eskariak hartzeko hurrenkera Lehiaren Euskal Agintaritzaren erregistroan sartzen diren eguna eta ordua kontuan hartuz zehaztuko da, eskariak aurkeztu diren erregistroaren kaltetan izan gabe.

Ikerketa Zuzendaritzak aurkeztutako informazioa eta frogazko elementuak aztertuko ditu Lehiaren Defentsari buruzko Legearen baldintzak betetzen diren egiaztatuko du; hala denean, isun-ordainketaren baldintzazko salbuespena erabakiko da, eskatzailea den enpresari edo pertsona fisikoari jakinaraziz.

Lehiaren Defentsari buruzko Legeak ezarritako baldintzak bete ezean edo salbuesteko eskaria gertakariak zehazteko agiria jakinarazi ostean aurkezten bada, Ikerketa Zuzendaritzak salbuesteko eskaria atzera botako du, eskatzaileari jakinaraziz. Eskatzaileak.

Isun-ordainketa salbuesteko eskarien azterketa eskari horiek hartu diren hurrenkera jarraituz egingo da.

Zehapen-prozeduraren amaieran eskatzaileak Lehiaren Defentsari buruzko Legeak ezarritako betekizunak bete baldin baditu, Lehiaren Euskal Kontseiluak, Ikerketa Zuzendaritzaren proposamenari jarraiki, eskatzaileari isun-ordainketa salbuetsiko dio prozedura horri amaiera ematen dion ebazpenean.

Lehiaren Euskal Agintaritzak isilpekotzat hartuko du isuna salbuesteko eskaria aurkeztea, eta aparteko atal berezia sortuko du isilpekoak direla uste duen eskariaren datu eta agiri guztiekin, edonola ere, eskatzailearen nortasuna barne hartuz.

Igo

Azken aldaketako data: 2016/06/19
  • Big Data Azterlana
  • azterketa lokairu turistikoko
  • Kontratazio gida
  • Prentsaren txokoa
  • Bideoak
Euskadi, auzolana