Prentsa (Kabinete: 944356330)

Merkatu digitalen erronkaren aurrean turismoari eta lehiari buruzko jardunaldia egingo du LEA/AVCk maiatzaren 7an, Deustuko Unibertsitatearekin eta EHUrekin lankidetzan

Jardunaldia

ARGAZKIAK (leiho berri batean irekitzen da)

YOUTUBE (leiho berri batean irekitzen da)


Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA/AVC), merkatu digitalen erronkaren aurrean turismoari eta lehiari buruzko jardunaldi bat egingo du maiatzaren 7an Deustuko Unibertsitatearekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera –aurrez aurre Bilbon eta online–.

Hasierako hitzaldia Javier Hurtado Domínguezek emango du, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak, eta, ondoren, Ana Malheirok, Europako Batzordeko Plataforma eta Merkatu Digitalen Erregulazioko Unitateko, DG CNECTeko, Buruaren ondokoak Digital Markets Act izenekoari eta horrek Europako turismoaren industrian duen eraginari buruzko hitzaldia emango du. Foroaren itxiera instituzionala Ainara Herce San Martín LEA/AVCko lehendakariaren eskutik etorriko da.

Bertan ELGAko Lehia dibisioko María Pilar Canedo Arrillagak, Xavier Mas Máñez Krolleko zuzendari seniorrak eta Deustuko Unibertsitateko Julia Suderowek ere parte hartuko dute, eta merkatu boterearen kalteari buruzko azken aldiko adibide batzuetan sakonduko dute.

Jardunaldia plataforma digitalen eta arautzailearen inguruko bloke batekin osatuko da, ostatu-zerbitzu turistikoei arreta berezia eskainiz. Bertan, Yasmina Laraudogoitia Elorduy Bookingeko Espainia eta Portugaleko politika publikoen gerentea, Asier Pereda The Rentals Collection co-fundatzailea eta co-CEO, Apartureko presidentea eta StayAlliance presidenteak, eta Noemí Angulo Garzaro LEA/AVCko idazkari nagusiak hartuko dute parte. 

Foroak aukera emango du merkatu digitalen agerpenak turismoaren sektorean ekarri dituen erronkei buruzko alderdiak lantzeko, ez soilik operadoreentzat, baita merkatuan esku hartzen duten eragile guztientzat ere, erregulatzailetik hasi eta kontsumitzaile eta erabiltzaileetaraino.

Besteak beste, gogoeta egingo da aldaketa teknologiko azkarretara egokitzeko beharraz (esperientzia pertsonalizatuak eta kanal anitzekoak eskainiz), datuak eta zibersegurtasuna behar bezala kudeatzearen garrantziaz, eta, ingurune guztiz aldakor horretan arautzailearen erantzuna zein izan den azalduko da. Izan ere, plataforma digitalen gorakadaren aurrean, ez ditu beharrezkoak edo neurriz kanpokoak diren oztopoak sartu beharko, sektorea ordenatu nahi izanda ere, operadore ekonomikoen jarduera justifikaziorik gabe mugatzeko, batez ere iraupen laburreko ostatu turistikoen zerbitzuei dagokienez.

Turismoari eta lehiari buruzko jardunaldia doakoa da.

Aurrez aurre jarraitu ahal izango da edo online, LEA/AVCren Youtube kanalaren bidez.

Bai aurrez aurre, bai online jarraitzeko jardunaldia, ondoko formularioaren bidez izena eman behar da: 


IZEN-EMATEA



Eskatzen duten pertsonei bertaratze-ziurtagiria bidaliko zaie jardunaldiaren amaieran.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Hasiera data - Amaiera data:
-
Lekuaren xehetasun gehiago:
Bilbo