Kontsulta publikoa: "EAEko hondartzetako zerbitzuak"
Ekitaldiaren deskribapena
Lehiaren Euskal Agintaritza (LEA/AVC), legez aginduta duen lehiaren sustapen lanen barruan, itsas lehorreko jabari publikoan jardueren eta okupazioen banaketak lehia askean dituzten eraginaren gaineko azterlan bat egiten ari da.
Horretarako, eta azterlan horri erantsitako informazioaren zati legez, kontsulta publiko bat ireki du, itsas-lehorreko jabari publikoko jarduerei eta okupazioari buruz.
Kontsultaren helburua honako hau da: eransten den galdetegiari erantzunez esku hartzen duten pertsonek (operadore ekonomikoak, erakunde publiko eta pribatuak, kontsumitzaileak, etab.) aurkezten dituzten erantzunak eta oharrak jasotzea. Izan ere, modu horretan azterlana egiteko haien lankidetza kontuan hartuko da, eta gai horri buruz egindako ekarpenak bertan sartuko dira.
Edo galdetegia esteka honetan eskuragarri dago.
Ekarpenak aurkezteko epea 2025eko otsailaren 14tik 2025eko martxoaren 14ra bitartekoa da, biak barne.