Prentsa (Kabinete: 944356330)

JARDUNALDIA: "Lehiaren arloko compliance programen onurak"

Araudia betetzeko programak (compliance programak, alegia) erakunde baten jarduera guztiak indarrean dauden araudi eta estandarretara egokitzen direla bermatzeko erabiltzen diren mekanismoak dira.

Hasiera batean, enpresak arau‑hauste penalik egin ez zezan aurreikusita zeuden, baina lehiaren defentsaren arloan ere eragina izan dute. Zehazki, lehiaren arloko complianceak ondorengo helburua dauka: lehiaren arloko arauen balizko arau‑hausteekin zerikusia duten arriskuak identifikatzea, eta hala badagokio, neurri zuzentzaileak hartzea eta arrisku ondorioak konpondu edo arintzea.

Helburu horiek betetzeko, araudia betetzeko programak enpresaren plan estrategikoan txertatuak egon behar dute, bai eta irizpide eraginkorretan oinarritu ere. Uda Ikastaro honek profesionalen eta akademiaren arteko topagune izan nahi du hainbat alderdi aztertzeko: betetze arloan egin diren azken garapenak, arriskuak kudeatzeko jardunbide onenak eta enpresek gero eta lehiakorragoa den merkatuan dituzten erronkak.

Compliance programa sendo eta eraginkorrak ezartzeko behar diren tresna eta estrategiak ezagutzera emango dira. Programa hauek ospe eta lege kalte larriak izan ditzaketen lehiaren aurkako praktikak saihestera bideratuta daude. Gainera, sektore publikoaren eta pribatuaren eskumenen arloan betetze-programak ezartzean izandako esperientziak mahaigaineratuko dira.

Helburuak

Erregulazioaren arloko berritasunak eta compliance zein lehiaren zuzenbidearen arloan gero eta ohikoagoak diren joerak aztertzea.

Lehia askearen arloan compliance kudeatzeko sistema bat etengabe ezartzeko, ebaluatzeko, mantentzeko eta hobetzeko betekizunak eta jarraibideak ezagutzea.

Enpresek eta Administrazio Publikoak araudia betetzeko erabiltzen dituzten sistemek kontratazioan lehia bermatzeko duten eraginkortasunari buruz hausnartzea.

 

IZEN-EMATEA

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Antolatzailea:
LEA/AVC
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
9:00 - 14:15
Miramar Jauregia
(España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián