Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen bisita Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiaren Agintaritzara
Ekitaldiaren deskribapena
Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen ordezkaritzak LEA/AVCren egoitza bisitatu du, lan-bilera egiteko eta interes komuneko hainbat gai jorratzeko.
Ainara Herce LEA/AVCko lehendakariak Álvaro Gotxik, Josune Escotak, Ainhoa Santistebanek, Mikel Arruabarrenak, Lamia Arcak, Ekain Ricok eta Raul Gómezek osatutako Legebiltzarreko ordezkaritza hartu du.
Jorge Aranguren Lehiaren Euskal Kontseiluko kideak eta Miren Goitia Ikerketa zuzendariak ere hartu dute parte topaketan.
Bisita hori LEA/AVCren lehentasunezko helburuetako bati lotuta dago: erakundeen arteko lankidetza indartzea eta Agintaritzaren lana erakundeetara eta gizarte osora hurbiltzea.
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- Lehiaren Euskal Agintaritza
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- Bilbo

