Prentsa

Udalerriek jarduera ekonomikoan eta lehian nola eragiten duten aztertuko du jardunaldi batek Bilbon

Argitalpen-data: 

          

PRENTSA-DEIALDIA

Ostegun honetan, hilak 6, egingo da, LEA/AVCk eta CNMCk antolatuta, EUDELekin lankidetzan, eta irekiera ekitaldian Noël d'Anjou sailburuak parte hartuko du.

 

2025eko otsailaren 3an

Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA/AVC) eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (MLBN) toki-erakundeen lehiari eta jarduera ekonomikoari buruzko jardunaldi bat antolatuko dute otsailaren 6an, ostegunean, EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearekin lankidetzan.

Jardunaldia 10:00etan hasiko da, EUDELen Bilboko egoitzan (Ercilla kalea, 13), eta irekiera ekitaldian Noël d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantzetako sailburua eta Esther Apraiz EUDELeko presidente eta Derioko alkatea izango dira. Ainara Herce Lehiaren Euskal Agintaritzako presidenteak eta Cani Fernández MLBNko presidenteak ere parte hartuko dute.

Administrazioek eta eremu horretan inplikatutako hainbat eragilek udalerriek jarduera horien garapenean duten eraginari buruz eztabaidatuko dute. Gainera, LEA/AVCk ‘Toki-erakundeek jarduera ekonomikoan duten eragina’ txostena ezagutzera emango du, erakunde horiek merkatuan esku hartzen dutenean errespetatu behar dituzten mugak aztertzen dituena. Dokumentua gaur egun ekarpenetarako irekita dago.

 

 Data

 2025eko otsailaren 6an

 Ordua

 10:00

 Ongi etorria eta

 'Udalerriak eta Lehia'

 proiektuaren

 aurkezpena

 Noël d'Anjou Olaizola. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantzetako sailburua.

 Esther Apraiz Fernández la Peña. EUDELeko presidente eta Derioko alkatea.

 Cani Fernández Vicién. MLBNko presidentea.

 Ainara Herce San Martín. LEA/AVCko presidentea.

 Tokia

 EUDELen egoitza (Ercilla kalea 13, Abando, 48009, Bilbao)

 

Informazio gehiago:

Eduardo Ortiz de Arri: eortizdearri@gabineteseis.es  +34 647 77 00 52