Prentsa

Udalerriek eta Lehiaren agintaritzek elkarren arteko lankidetzaren alde egin dute, lehiaren aurkako jarduerak saihesteko

Argitalpen-data: 

          

PRENTSA-OHARRA

  • Gaur lehiari eta toki-erakundeen jarduera ekonomikoari buruzko jardunaldi bat egin da Bilbon, Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA/AVC) eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (MLBN) antolatuta, EUDELekin lankidetzan.

  • Jardunaldia LEA/AVCk egindako ‘Toki-erakundeek jarduera ekonomikoan duten eragina’ txostenaren gainean oinarritu da. Noël d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantzetako sailburuak, Esther Apraiz EUDELeko elkarteburu eta Derioko alkateak eta Cani Fernández eta Ainara Herce MLBNko eta LEA/AVCko presidenteek, hurrenez hurren, inauguratu dute.

 

2025eko otsailaren 6an

Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA/AVC) eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (MLBN) lehiari eta tokiko erakundeen jarduera ekonomikoari buruzko jardunaldia antolatu dute gaur, EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearekin batera. Jardunaldia Elkarteak Bilbon duen egoitzan egin da, eta LEA/AVCk egindako ‘Toki-erakundeek jarduera ekonomikoan duten eragina’ txostena izan du ardatz.

Noël d’Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantzetako sailburuak hasiera eman dio jardunaldiari, azpimarratuz “gure herrietako jarduera ekonomikoa, neurri handi batean, toki-erakundeek hartzen dituzten erabaki eta ekintzen emaitza” dela. “Erabaki horiek zuzeneko eragile ekonomikoengan ez ezik, familiengan, herritarrengan eta gizarte osoarengan ere eragiten dute. Horregatik, funtsezkoa da toki-erakundeek paper aktiboa eta kontzientea hartzea, ez soilik garapenaren sustatzaile gisa, baita gizarteko sektore guztiei mesede egingo dieten bidezko baldintzen bermatzaile gisa ere”.

Bere aldetik, EUDELeko elkarteburu eta Derioko alkate Esther Apraizek Lehiaren agintaritzekiko lankidetza areagotzen jarraitzeko helburua azpimarratu du, udalerriak “norabide egokian” bideratu ditzaten eta arau-hausteak eragin ditzaketen akatsak saihestu ahal izateko: “Sendatu beharrean prebenitzea da kontua. Gaurkoak bezalako jardunaldiak gure udalen artean jardunbide egokiak identifikatzen laguntzen digute, eta, EUDELen bitartez, partekatu egiten ditugu, elkarrengandik ikasteko eta beste udalerri batzuetan funtzionatzen duena eredutzat hartzeko”.

Cani Fernandezek, MLBNko presidenteak, ‘Udalerriak eta Lehia’ proiektuaren garrantzia azpimarratu du. Proiektu hori MLBNk sustatu du, autonomia-erkidegoetako agintaritzekin batera, toki-erakundeek merkatuetan duten esku-hartzearen kalitatea hobetzeko eta ongizate orokorra murrizten duten jarduerak saihesteko. “Proiektuaren abiapuntua lehiaren agintaritzek tokiko eremuan lehia sustatzeko duten interes berezian oinarritzen da. Udalerriak lehen mailan kokatuta daude; beraz, ondasunen eta zerbitzuen hornitzaile nagusiak dira, eta lehiakortasunaren aurkako jarduerak egin ditzakete. Egitasmoaren asmoa da inplikatutako eragile ezberdinen artean kontzientziatzea eta elkarlanerako espazioak sortzea”.

Proiektu horren emaitza da ‘Toki-erakundeek jarduera ekonomikoan duten eragina’ txostena, LEA/AVCk egina, eta horren inguruan oinarritu da jardunaldia. LEA/AVCk beharrezkotzat jo zuen toki-erakundeek beren jarduera garatzean errespetatu behar dituzten mugak aztertzea. Hori dela eta, dokumentuan zehar merkatuko lehia-dinamiken funtzionamendu egokian eragin dezaketen zenbait jarduera identifikatzen dira, eta, zehazki, lehia desleialtzat har daitezkeenetan jarri da arreta.

La presidenta de LEA/AVC, Ainara Herce, ha presentado el informe y ha incidido que con él “no se pretende sentar criterios interpretativos de carácter jurídico de cara a su aplicación, sino prestar una ayuda a los ayuntamientos para que siempre tengan presente el parámetro de competencia a la hora de diseñar estas actuaciones”. Herce ha remarcado, entre otras cuestiones, que “es importante justificar la necesidad” cuando realizan actuaciones que pueden afectar las dinámicas competitivas del mercado, así como también se debe observar si existen otros operadores económicos que ya prestan el servicio. Cuando se acude al mercado para proveerse de bienes y servicios (LEA/AVC ya cuenta con un informe de contratos menores), debe ponerse el foco en no establecer ventajas de unos operadores frente a otros, como, por ejemplo, privilegiar a empresas de proximidad. Hasta el próximo 16 de febrero, el documento está abierto a aportaciones, que se harán públicas y se tendrán en cuenta para la publicación de la versión definitiva del informe.

Ainara Herce LEA/AVCko presidenteak aurkeztu du txostena, eta azpimarratu duenez, “helburua ez da interpretazio-irizpide juridikoak ezartzea, baizik eta udalei laguntza eskaintzea, jarduera horiek diseinatzean lehia-parametroa beti kontuan izan dezaten”. Hercek azpimarratu du, besteak beste, “garrantzitsua” dela “beharra justifikatzea” eskaintza bat egiten denean; halaber, aztertu ere egin behar da ea zerbitzua ematen duten beste operadore ekonomiko batzuk dauden. Toki-erakundeen merkatura jotzen dutenean ondasun eta zerbitzuez hornitzeko (LEA/AVCk dagoeneko badu kontratu txikien txosten bat), operadore batzuek beste batzuen aurrean dituzten abantailarik ez izatean jarri behar da arreta, hala nola gertuko pribilegioa ematean. Datorren otsailaren 16ra arte, dokumentua zabalik dago ekarpenak egiteko, eta ekarpen horiek publiko egingo dira eta kontuan hartuko dira txostenaren behin betiko argitalpenerako.

‘Udalerriak eta Lehia’, lan bateratua

Irene Pinillak, MLBNko Laguntza Publikoen eta Arau Proiektuen Txostenen zuzendariordeak, lehiari eta interes ekonomiko orokorreko zerbitzuei dagokienez udal-jardueraren mugetara hurbilduz jarraitu du jardunaldia, eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen tresna bat aurkeztu du, neutraltasun lehiakorra sustatzeko. Ildo horretan, MLBNren jarduerak eta materialak ere aurkeztu ditu, hala nola dekalogoak, gidak, prestakuntzak...

Azkenik, udalerriek ere beren esperientziak eta praktika egokiak partekatu dituzte. Ander Larrinaga Arabako Foru Aldundiko Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntzako zuzendari eta Laudioko Udaleko zinegotziak zenbait kasu praktiko azaldu ditu (euskaltegia, gimnasioa, zinema...), eta azpimarratu du, udal erakundeek zerbitzuak ematerakoan, "funtsezkoa da testuingurua eta zer behar betetzen ari garen ulertzea dela, eta koordinazioa eta osagarritasuna kontuan hartzea".

Javier Garcinuño Bilbao Ekintzako zuzendari nagusiak adierazi duenez, hiriko garapen ekonomikorako sozietate publikoa "merkatuaren akats bat estaltzen saiatzen” ari da, “edo interes komunak ondasun edo zerbitzu jakin hori behar duela egiaztatzen, espazioen zuzeneko lagapenaren proportzionaltasuna eta alternatibak bilatuz".

José Ricak, Getxoko Udaleko Ekonomi Sustapen Arloko teknikariak, Getxo Sormen Hub - Industria Sortzaileen Ekintzailetza Zentroaz hitz egin du. "Mikroenpresei espazio publikoak aldi baterako lagatzean datza, udalak sektorearen jarduera sustatzeko egindako apustu gisa".

María Cambeiro Sopelako Udaleko kontu-hartzaileak itsaso eta lehorreko jabari publikoaren erabilerari heldu dio, eta kasu zehatz batean jarri du arreta: "Sopelako hondartzako surf klaseek diru-sarrera ekonomiko handia dakarte. Zerbitzu bat eskatzen ari ez garenez, nahiz eta kontratazio-arau bat aplikatu, udalerriak ez gara bezeroa, hesia jartzen dutenak baizik. Baimen bat da, eta gu gara lehiaren aldeko ikuspegia izan behar dugunak".

Susana Bugallo Erandioko Udaleko kontu-hartzaileak adierazi duenez, "herritarrentzako premia edo onura handiagoa bada lehia askeari egiten zaion kaltea baino, toki-erakundeek ondasun edo zerbitzu jakin batzuk eskain ditzakete".

Azkenik, Olatz Elorzak, Donostiako Udaleko kontratazio-arduradunak, lehen pertsonan bizitako kasu batzuk kontatu ditu, eta adierazi duenez, "lehia sustatzeko, oso gogoan izan behar dira kontratazioaren printzipioak, funtsean gardentasun eta publizitatearena, tratu-berdintasun eta diskriminaziorik ezarena, eta lehiarena".

 

Jardunaldia online emititu da eta berriro ikus daiteke esteka honetan.

 

Informazio gehiago: 

Eduardo Ortiz de Arri: eortizdearri@gabineteseis.es  +34 647 77 00 52