
PRENTSA-OHARRA
Bartzelonan antolatutako Lehiaren Defentsari buruzko XVI. Jardunaldi Nazionaletan parte hartzea
BILBOn, 2025eko urriaren 14a
Bartzelonan antolatutako Lehiaren Defentsari buruzko XVI. Jardunaldi Nazionaletan parte hartzea
Kataluniako Lehiaren Agintaritzak (ACCO) azaroaren 6an eta 7an Bartzelonan antolatutako Lehiaren Defentsarako XVI. Jardunaldi Nazionaletan parte hartu du Lehiaren Euskal Agintaritzak. Estatu mailako erreferentziazko topaketa horrek profesionalak, adituak eta agintariak biltzen ditu urtero, lehiaren esparruan hausnartzeko, eztabaidatzeko eta aurrera egiteko. Euskal erakundearen presentziak indartu egiten du lehiaren defentsaren arloko ezagutza, esperientzia eta jardunbide egokiak trukatzeko konpromisoa.
LEA/AVCri buruz
LEA/AVC, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailari atxikita dagoen administrazio izaerako erakunde autonomoa da, eta erakunde- eta funtzio-autonomia du bere eginkizunak betetzeko Euskal Autonomia Erkidegoan. Bere helburu orokorra Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren jarduketa ekonomikoei dagokienez merkatuko lehia askearen eta gardentasunaren baldintzak sustatzea, bermatzea eta hobetzea da.
Aurreko prentsa-oharrak ikusi.

