
PRENTSA OHARRA
Legelari eta aholkulari juridiko gisa esperientzia handia du Eusko Jaurlaritzan, eta Rafael Iturriagaren lekua hartu du.
2025eko urtarrilaren 2a
Arantza González López da Lehiaren Euskal Agintaritzako kontseilukide berria, Rafael Iturriaga Nievak utzitako postu hutsa bete baitu. Izendapena, joan den abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua, 2024ko azken Gobernu Kontseiluan erabaki zen.
LEA/AVCko kide berria Eusko Jaurlaritzako abokatua da. Azken lau urteetan aholkulari gisa aritu da Lan eta Enplegu Sailean, eta aurretik, 2006tik 2020ra bitartean, abokatu gisa jardun zuen Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusian. Jaurlaritzaren Lehendakariordetzan eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean ere aholkulari-lanak egin zituen.
Lehiaren Euskal Agintaritzak eskerrak eman dizkio Rafael Iturriagari azken urteotan erakunde autonomoan egindako lanagatik
Lehiaren Euskal Agintaritzari buruz
Lehiaren Euskal Agintaritza erakunde autonomoa da, administrazio-izaerakoa, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailari atxikia, eta independentzia organiko eta funtzionalarekin garatzen du bere jarduera Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan. Helburua da merkatuan lehia askeko eta gardentasuneko baldintzak sustatzea, bermatzea eta hobetzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan gauzatzen diren jarduera ekonomikoei dagokienez.

