PRENTSA-OHARRA
Lehiaren Euskal Agintaritzak Lehiaren Defentsari Buruzko XV. Jardunaldi Nazionalak antolatu ditu, MLBNrekin lankidetzan, urriaren 17an eta 18an Bilboko Euskalduna Aretoan.
Urtero egiten den ekitaldia da, eta autonomia-erkidego guztietako lehiaren agintariak biltzen dira bertan. Gaurkotasuneko esparruei buruzko hitzaldiak eta mahai-inguruak eskainiko dira, hala nola Lehiaren Zuzenbideak kirolaren eremuan, energiaren eta nekazaritzako elikagaien sektorean duen eragina edo ofiziozko kartelak detektatzeko metodoen berrikuntza.
Saio osoan zehar, lehen mailako adituek hartuko dute parte, besteak beste, Joaquin Almunia Europako Lehiakortasun komisario ohiak, EBk eta bere lehia politikak dituzten erronkak aztertuko ditu.
2024ko urriaren 14
Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA/AVC) Lehiaren Defentsari Buruzko XV. Jardunaldi Nazionalak antolatuko ditu aste honetan Bilbon. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalarekin (MLBN) lankidetzan, autonomia-erkidego guztietako lehiaren agintariak Euskalduna Bilbaon bilduko dira hilaren 17an eta 18an.
Lehiaren Sare Nazionala osatzen duten autonomia-erkidegoen urtero egiten den topaketa da. Helburua da irizpideak bateratzea, legegintza- eta epai-arloko berrikuntzak aztertzea eta/edo parte-hartzaileentzat interesgarriak diren berrikuntzak eta gaiak azaltzea. Bertaratuko diren pertsonen artean, ehundik gora (dagoeneko edukiera beteta dago), lehiaren zuzenbideko profesionalak, zuzenbideko eta ekonomiako profesionalak, enpresa- eta profesional-elkarteak, eta esparru akademikoko parte-hartzaileak bilduko dira.
Oraingo honetan, jardunaldiek hitzaldi eta mahai-inguru interesgarriak eskainiko dituzte lehen mailako figuren eskutik. LEA/AVCko eta MLBNko presidenteek, Ainara Hercek eta Cani Fernándezek, inauguratuko dituzte jardunaldiak, hurrenez hurren. Jarraian, Europako Lehiarako komisario ohi Joaquín Almuniak EBk dituen erronkak eta bere lehia-politika aztertuko ditu.
Hilaren 17an ere, bi mahai-inguru egingo dira Lehiaren Zuzenbideak bi sektoretan izango duen eraginari buruz. Lehena, energiaren sektorean, hainbat parte-hartzaileen eskutik: Iratxe Olabarri Ingeteameko Komunikazio eta Marketin zuzendari orokorra; Patxi Calleja Iberdrola Españako Erregulazio zuzendaria; José Ignacio Zudaire Petronorreko CEOko alboko eta Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea; eta Miguel Domingo Oslé Senerreko zuzendari nagusia. Lehian aditua den Salomé Cisnal de Ugarte abokatuak moderatuko du.
Bigarrena, kirol arloan, paradigma aldaketa barne, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak futbolaren munduan hartutako azken erabakien ondoren. Nazioarteko arbitrajean eta kirol arbitrajean erreferentea den Clifford Hendel abokatuak, LaLigako legezko zuzendari María José Lópezek eta Kirol eta Administrazio Zuzenbidean aditua den Alberto Palomar legelariak hartuko dute parte. MLBNko Lehiaren Zuzendaritzako Informazioaren Gizarteko zuzendariorde Pedro Hinojok moderatuko du mahi ingurua
Bigarren eguna, hilaren 18an, ‘Udalak eta Lehia’ proiektuaren laburpen batekin hasiko da, zortzi autonomia-erkidegotako eta MLBNko lehia-agintaritzetako kideen eskutik. Tokiko esku-hartze publikoaren hobekuntza sustatzeko eta udalerrietan lehia sustatzeko erronka espezifikoei erantzuteko ekimena da.
Jardunaldiak MLBNko Lehiaren zuzendari Susana Campuzanoren hitzaldi batekin jarraituko du, kartelak detektatzeko ofiziozko metodoen berrikuntzari buruz. Amaitzeko, mahai-inguru batek lehiak nekazaritzako elikagaien sektorean duen eragina aztertuko du, gaurkotasun eta garrantzi handiko gaia baita. Horretarako, hainbat parte-hartzaile izango dira: Gemma Hernández, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa Ministerioko Elikagaien Informazio eta Kontrolerako Agentziako zuzendaria; Mauricio García de Quevedo, Elikadura Industrien Federazioko zuzendari nagusia; Raul Pérez, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea; Maider Hormaza, Kaiku Elikagaien Korporazioko Marketing, Salmenta eta Berrikuntzako zuzendari orokorra; eta Pablo de la Cruz, Banaketa Enpresa Handien Elkarte Nazionaleko zuzendari nagusia. Nekazaritzako elikagaien sektorean aditua den Javier Berasategi abokatuak moderatuko du.
Jardunaldiak egun honetan amaituko dira, berriz LEA/AVCko eta CNMCko presidenteen agurrarekin. Itxiera ekitaldia Noël d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantzetako sailburuak egingo du.
Programa osoa hemen dago eskuragarri.
Lehiaren Euskal Agintaritzari buruz
Lehiaren Euskal Agintaritza erakunde autonomoa da, administrazio-izaerakoa, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantzetako Sailari atxikia, eta bere jarduera independentzia organiko eta funtzionalarekin garatzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan. Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan gauzatzen diren jarduera ekonomikoei dagokienez, merkatuan lehia askearen eta gardentasunaren baldintzak sustatzea, bermatzea eta hobetzea du helburu.