Prentsa

Lehiaren Euskal Agintaritzak webgune berria jarri du abian

Argitalpen-data: 

Erakundearen gardentasuna eta herritarren eta bere hartzaile objektiboen irisgarritasuna sendotu nahi ditu.

BILBON, 2021eko maiatzaren 14an / Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA/AVC) webgune berria estreinatu du, erakundearen gardentasuna eta herritarren eta bere jardueran interesa duten eragileen irisgarritasuna sendotzeko. Tresna berri horri esker, bere posizionamendu digitala eguneratu ahal izango du bere lanaren hartzaile objetibo guztientzat, eta, horrela, Euskadiko lehiaren esparruan erreferentea den erakunde gisa duen irudia irudi digitalarekin lerrokatuko du. LEA/AVCk lanean jarraituko du etorkizunean izapidetze digitala errazteko.

 

Webgune berria gaurtik dago erabilgarri, eta hainbat irizpide kontuan hartuta diseinatu da: erabilgarritasuna, edukiaren optimizazioa, gaur egun ziurtzat jotzen diren elementuak, web responsive izatea, besteak beste. Bisitariaren ikuspegitik, nabigazio intuitiboa ahalbidetzen du eta, batez ere, erabiltzaile bakoitzarentzat interesgarria den informazioa azkar aurkitzea errazten du. LEA/AVCren orria zuzenbide eta enpresa arloko profesionalek, erakundeek, hedabideek eta Agintaritzako langileek beraiek kontsultatu ohi dute.

 

Guneak bost atal nagusi ditu: Izapideak, Jarduera Instituzionala, Lehiaren Defentsa, Lehiaren Sustapena eta LEA/AVC.

 

Izapideen atalak atea irekitzen dio erabiltzaileari, salaketen, kontsulten eta herritarren lankidetzaren arlora sar dadin. Lehiaren Defentsarako Legeak debekatu egiten ditu kolusiozko jokabideak, nagusitasun-posizioaren abusua eta egintza desleialen bidez lehia askea faltsutzea. Epigrafe horren bidez, salaketak aurkez daitezke, horiek ikertu ondoren, merkatuen funtzionamendu lehiakorra bermatzeko eta horien etekinak gizarte osoarentzat izan daitezen.

 

Jarduera Instituzionalaren erlaitzean baliabideen katalogo zabala dago: plan estrategikoa, memoriak, agenda, foroak, prentsa eta ekitaldiak.

 

Lehiaren Defentsaren atalean, Lehiaren Euskal Agintaritzak enpresen arteko lehiaren aurkako akordioak, nagusitasun-posizioaren abusuak eta Euskadiko merkatuen lehiari kalte egiten dioten debekatutako beste jardunbide batzuk ikertzen dituen arloan, zehapen-prozedura, hasitako espedienteak, ebazpenak eta kartelak detektatzeko errukitasun programa azaltzeko informazio garrantzitsua jasotzen da.

 

Zehapenik gabeko zenbait eginkizun gauzatuz LEA/AVCk bultzatzen duen Lehiaren Sustapenak espazio propioa du, eta bertan azterlanak, argitalpenak, txostenak eta kontsultak, eta araudiaren aurkaratzea jasotzen dira.

 

Azkenik, LEA/AVCri buruzko atalean, egitura, organigrama eta EAEko, Estatuko eta Europako araudia bezalako alderdi garrantzitsuez gain, beste eduki aipagarri batzuk nabarmentzen dira, legezko informazioa, gardentasuna eta kontaktua, besteak beste.

 

Plataforma berri hori abian jartzearen helburua, Alba Urresola Lehiaren Euskal Agintaritzako presidentearen hitzetan, “Euskadin lehia- eta gardentasun-baldintzak sustatzeko, bermatzeko eta hobetzeko gure xedearekin zerikusia duen guztia eskura izateko leku komun bat gizartearen zerbitzura jartzea da”.

 

Lehiaren Euskal Agintaritzari buruz

Lehiaren Euskal Agintaritza, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren esku dagoen administrazio izaerako erakunde autonomoa da, eta autonomia organikoa eta funtzionala du bere eginkizunak betetzeko Euskal Autonomia Erkidegoan. Bere helburu orokorra merkatuko lehia askearen eta gardentasunaren baldintzak sustatzea, bermatzea eta hobetzea da, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren jarduketa ekonomikoei dagokienez.