Portal de la Autoridad Vasca de la Competencia

Lehiaren Euskal Agintaritza logotipoa

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Profesionales

Lehiaren Euskal Agintaritza

ZERBITZU PROFESIONALEI, ELKARGO PROFESIONALEI ETA LEHIARI BURUZKO JARDUNALDIA

LABURPENA

 
Eztabaida bat zabalik dago merkatura sartzea kontrolatu behar dela diotenen eta aurkakoa diotenen artean, arauek pribilejioak babestu eta zerbitzua garestitu besterik egiten ez dutelakoan.

Elkargo Profesionalen eta zerbitzu profesionalen etorkizuna gaur goizean analizatu dute Bilbon egin den jardunaldi batean, zeinean estatuko Lehia Babesteko Agintaritzaren ordezkari batzuek eta Justizia Auzitegi nagusiko buru Juan Luis Ibarrak hartu baitute parte. Halaber izan dira jardunaldian Eusko Jaurlaritzako Ekonomiako sailburuorde Pedro Hernando eta Justiziako sailburuorde Ana Agirre.

Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren izenean Antolamendu Juridikoko zuzendariorde José Manuel Rodríguez de Castro etorri da. Haren hitzaldiak aukera eman du Zerbitzu Profesionalen legearen aurreproiektuaren inguruko xehetasun gehiagoren berri izateko. Elkargoko kide egiteari buruzkoa lege horretan, izan ere, xedatuko da zer profesiok izango duten beren baitako profesionalen gaineko erabateko kontrola.

Zerbitzu profesionalei eta horiek lehia librera irekitzeari buruzko arautzeari hainbat gobernuk heldu diote azken urteotan. Hizlari askoren iritziz, ezein gobernuk, joera politikoa gorabehera, ez du aurrerapausorik egin benetako liberalizazioaren bidean. Jardunaldian zehar ondorioztatu zen alor honetan ez dagoela lege horizontalik; aitzitik, badira hainbat lege, inoiz zaharkituak ere, baita XIX. mendekoak ere.

Hala, esan zen lege berriaren helburua dela XXI. mendera egokitutako esparru bat sortzea profesioetan jarduteko, eta ez duela ezer desarautu nahi, arautu baizik.
Hizlariek azaldu zutenez, beren iritziz Elkargo Profesionalen etorkizuna da profesionalentzat erakargarri suertatzea, gehigarri bat eskaintzea ezinbestekoak izan gabe. Finean, kontsumitzailearentzako zerbitzua da ezin zeharkatuko muga gorria, eta irizpideak, berriz, beharra eta proportzionaltasuna.
Une hauetan, azpimarratu zenez, Internetek iraultza eragin du zerbitzuen sektorean. Kontsumitzaileak informazioa simetriko gutxiago jasotzen du eta profesionalek eta bezeroek lan gehiago eskura ditzakete zerbitzuak urrundik eskaini ahal izateari esker.

Zerbitzu profesionalak liberalizatzea, jarduerak lehia librera zabaltzea hain zuzen, ekonomiaren elementu dinamizagarri gisa aurreikusi da. Zerbitzu profesionalak liberalizatzearen ondorioz enplegua sortzen lagunduko dela espero da, profesional berriak sartzea merkatura, zerbitzuen kalitatea handitzea, berrikuntza gehiago egitea eta zerbitzuak merkatzea. Argudio horiek erabiltzaile eta kontsumitzaileei eskaintzen zaizkien kondizioen hobekuntza azpimarratzen dute, baina, haien aurrean, zerbitzuen kalitatearen bermea txikiagotzeko posibilitatea dago. Liberalizazioaren aurka dauden korporazio, elkargo eta elkarteek erabiltzen dute argudio hori.

Lehiaren alorreko agintaritza batzuek, hala nola Andaluziakoak, arloan izandako jardueraren kasu eta adibide jakin batzuk azaldu zituzten. Jardunaldian hainbat gai jorratu ziren, hala nola nahitaez kidetu beharra, tasak eta prezioak ezartzea, intrusismo profesionalaren kontrako borroka eta hori guztia lehia librearekin nola uztartu.
Kontu honen garrantzi ekonomikoaren neurria jardunaldian eskainitako zifrek ematen dute. Hala, Ekonomiako Ministerioak eskainitakoak: barne produktu gordinaren % 10 inguru ekoizten du elkargo profesionalen azpisektoreak, eta gaur egungo enplegu guztiaren % 10 ingurua biltzen du.

Ondorioak ateratzeko garaian eztabaida bizia piztu zen eta zenbait elkargo profesionaletako ordezkariak mintzatu ziren. Eztabaidaren bi aldeetan izan ziren, alde batetik, merkatura sartzeko halako kalitate-estandar gutxieneko batzuk eta profesioa duintzen duten prezioak bermatzeko kontrol-neurriak ezartzearen aldekoak; bestetik, defendatzen diren arautze horiek iraganeko pribilejioak iraunarazi nahi dituztela ziotenak, kostua garestituz eta kalitatea bermatzea lortu ez dutela.

Jardunaldiaren zuzendariak, Lehiaren Euskal Agintaritzaren presidente Maria Pilar Canedok, itxi zuen saio emankorra, eta azken hitzak zuzenean eskaini zizkien elkarte eta elkargo profesionalen ordezkariei. Elkarlanean jarduteko eta kontsultei aholku emateko eskaintza luzatu zien Canedok, eta LEAren zerbitzuak elkargo profesionalen zerbitzutara ipini zituen. LEAren presidentean lehia babesteko euskal erakundeak informazioaren eta dibulgazioaren alorrean duen zeregina nabarmendu zuen, eta, amaitzeko, adierazi zuen LEAren beste aurpegia, zerbitzu profesionalen eskaintzan lehia librea eragozten duten elementuren bat dagoenean agertzen dena, zehapenak ezartzekoa alegia, ez dela zertan azaldu baldin eta elkarlanerako eta komunikaziorako gogoa badago.

 

ARGAZKIAK

     

     

    

    

    

    

  

BIDEOA

MATERIALAK

Azken aldaketako data:  2014/06/18
Euskadi, auzolana