Neutraltasun politikei, kontratazio publikoari eta garapenari buruzko azterketa.

HITZALDI-ZIKLOAREN EGITARAU OSOA (PDF)

Lehiaren Euskal Agintaritzak, Deustuko Unibertsitatearekiko lankidetzan, hitzaldien ziklo bat antolatu du. Bertan, Lehiaren Zuzenbidean eta Kontratazio publikoan aditu batzuek parte hartuko dute. Lehenengo jardunaldia Ekonomia eta Aurrekontuetako sailburuordea den Pedro Hernandok inauguratu du. Maria Pilar Canedo LEAren lehendakariak zuzentzen du zikloa.

Hitzaldietara lehiaren aditu batzuk etorriko dira, William E. Kovacick, Amadeo Petitbó, Michele Carpagnano edo Arseni Gibert, besteak beste.