Portal de la Autoridad Vasca de la Competencia

Lehiaren Euskal Agintaritza logotipoa

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Funciones

Lehiaren Euskal Agintaritza

Ikerketa eta ebazpena

Lehiaren Euskal Agintaritzak lehia askearen aurkako jokabideak dauden ikertzen du eta, merkatuetan lehiaren aurkako jokabideak daudela uste badu, zehapen-espediente bat izapidetuko du.

Ikerketa-lanetan, Lehiaren Euskal Agintaritzak hau egin dezake: edozein pertsona edo enpresari informazioa eskatzea, herri-administrazioen laguntza eskatzea eta ikuskapenak egitea, hori guztia gertakariak zein diren argitu eta erantzukizunak zehaztearren.

Egindako jarduerengatik egiaztatzen bada arau-hauste bat egon dela, Lehiaren Euskal Agintaritzak, prozeduraren amaieran emango duen ebazpenaren bidez, debekatutako jokabide bat egon dela aldarrikatu, arau-hausleak zein diren zehaztu —horiei zehapena jar diezaioke— eta kaltetutako lehia berrezartzeko neurriak ezarriko ditu.

Lehiaren Euskal Agintaritzak lehia eraginkorra mantentzen dela bermatuko du zaintzaren bidez, zeina espedienteak amaitu eta gero egiten den.

 

Azken aldaketako data:  2013/11/04
Euskadi, auzolana