Portal de la Autoridad Vasca de la Competencia

Lehiaren Euskal Agintaritza logotipoa

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Funciones

Lehiaren Euskal Agintaritza

Lehiaren sustapena

 

Ikerketa eta ebazpeneko eginkizunak ez bezala, lehia askearen aurkako jokabideak gertatu direnean jarduten dutenak eta lehia berrezartzen saiatzen direnak, lehiaren sustapeneko eginkizuna prebentiboa da. Horren helburua hauxe da: lehia sustatu, hobetu eta erraztea merkatuetan.

Lehiaren Euskal Agintaritzaren eginkizunak arlo honetan dibulgaziozkoak, prestakuntzakoak edo kontsultakoak izan daitezke.

Lehiaren Euskal Agintaritzarentzat funtsezko eginkizuna da. Izan ere, zenbat eta handiago zabalpena eta gizarteak (bereziki, eragile ekonomikoek) duen jakintza lehia askearen printzipioaren aplikazioak dakarren onurei buruz, orduan eta txikiago lehiaren arauak hausteko joera. Ondorioz, lehia berrezartzeko neurriak indarrean ipintzeko beharra txikiagoa izango da. Zenbat eta zabalago lehiaren kultura, orduan eta gutxiago arau-hausteak.

Beraz, ohikoa da Lehiaren Euskal Agintaritzak azterlanak eta argitalpenak egitea lehia hobetu beharreko merkatuei buruz, balizko akatsak oso sakon aztertzen eta irtenbideak proposatzen; edo sektoreei buruzko txostenak, antzemandako akatsak konpondu edo hobetzeko irtenbideak ematen; edo ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak antolatzea, arlo hau ezagutzen dutenak prestatzeko, edo lehia dibulgatzeko eta eztabaida-gunea izateko.

Arlo honetan bereziki interesgarria da sektore publikoarekin elkarlanean egiten den lana, Lehiaren Euskal Agintaritzak txostenak egiten baititu, bere ekimenez edo herri-administrazioek kontsulta eginda. Bertan lehiari era negatiboan eragin diezaioketen araudiaren alderdi batzuk edo jarduera publiko batzuk aldatzea gomendatzen du, murrizketak bidezkoak ez direlako, edo proportzionalak ez direlako, edo lehia gutxiago murrizten duten beste aukera batzuk daudelako, lortu nahi den on publikoa lortzearren.

 

Euskadi, auzolana