Portal de la Autoridad Vasca de la Competencia

Lehiaren Euskal Agintaritza logotipoa

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Funciones

Lehiaren Euskal Agintaritza

Eginkizunak

Lehiaren Euskal Agintaritza organo aholku-emailea izango da Euskal Autonomia Erkidegoan lehia defendatzearekin zerikusia duten arloetan. Zehazki, ondorengo erakundeek eskatu ahal izango diote aholkua lehiaren eremuan: Eusko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzak, batzar nagusiek, foru-aldundiek, udalek, lanbide-elkargoek, merkataritza-ganberek, enpresarien elkarteek, sindikatuek, eta kontsumitzaile nahiz erabiltzaileen elkarteek.

Era berean, Lehiaren Euskal Agintaritzak lehiari eragiten dioten araugintzako egitasmoei buruzko irizpena emango du, baina ez da loteslea izango.

Lehiaren defentsaren arloko prozeduren instrukzioa egin eta horiek ebazteaz gain, Lehiaren Euskal Agintaritzak honako eskumen hauek ere baditu: egintzak eta legea baino beheragoko xedapen orokorrak aurkatzea, arbitraje eginkizunak betetzea, eta enpresa-kontzentrazioen prozeduretan txostenak egitea.

 

Azken aldaketako data:  2013/11/04
  • Praktikak
  • Prentsaren txokoa
  • Bideoak
Euskadi, auzolana