Portal de la Autoridad Vasca de la Competencia

Lehiaren Euskal Agintaritza logotipoa

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera

Lehiaren Euskal Agintaritza

ARCAIN INGENIERIA y ARQUITECTURA, S.L. eta AROS ESTUDIO DE ARQUITECTURA, S.A. enpresei ezarritako isunak Pinosolo kiroldegiko lehiaketan informazioa trukatu eta datuak isilpean gorde beharra urratu dutelako.

Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA), 2013ko maiatzaren 21eko ebazpenaren bidez, hau erabaki du: ARCAIN eta AROS enpresek informazioa trukatu zutela 2009an deitutako Pinosolo kiroldegiaren lizitazioan lehia faltsutzeko.

Halaber, frogatutzat hartu du datuak isilpean gorde beharra urratu dela Pinosolo kiroldegiaren lehiaketa horretan eta egileak ARCAIN eta AROS izan direla. Jokabide horrek interes publikoari eragin dion lehia desleiala ekarri du.

LEAk honako isun hauek ezartzea ebatzi du:

- 89.000 € ARCAIN INGENIERIA y ARQUITECTURA, S.L. enpresari.

- 45.000 €. AROS ESTUDIO DE ARQUITECTURA, S.A. enpresari.

Era berean, LEAk LEIOA KIROLAK. S.A.U. enpresari honako hau agintzea ebatzi du: ez ordaintzeko arau-hausleei inolako kalte-ordainik edo kalte-galerengatiko konpentsaziorik, Pinosolo kiroldegiaren kontratua bertan behera uzteagatik. Ordainketaren bat egon bada, berreskuratu beharko du. Neurri horien helburua hauxe da: interes publikoaren kontrakoak izateagatik debekatutako jardunbideen ondorioak mugiaraztea.

Ikusi Prentsa Oharra

 

 

Azken aldaketako data:  2014/04/02
Euskadi, auzolana