Portal de la Autoridad Vasca de la Competencia

Lehiaren Euskal Agintaritza logotipoa

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ciudadanía

Lehiaren Euskal Agintaritza

Enpresak

Merkatu lehiakor batean enpresek baldintza berdinetan parte hartzen dute eta ahalik eta produktu-gama zabalena eskaintzen saiatzen dira, ahalik eta salneurri onenean. Lehia askeari esker, enpresetan ekoizpena eta berrikuntza hobetu egiten dira, eta hori lagungarri da ekonomiaren ongizate eta garapenerako.

Hala ere, norberarentzako mozkin handiena lortzearren, enpresek lehia saihestearen tentaldia izan dezakete, joko-arau bereziak akordioen bidez ezarriz edo nagusitasunezko egoeraz abusatuz.

Lehiaren Euskal Agintaritzak merkatuetako joko-arauak errespetatzen direla eta enpresek beren estrategien eta merkataritza-politiken diseinua era askean erabakitzen dutela bermatzeko lan egiten du.

Lehia murriztu ahal duten jokabideen berri baduzu, SALATU *

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
* DATU PERTSONALEN BABESA
Datu pertsonalak babesteko 15/99 Legean ezarritakoaren arabera, informatzen da eskaera honetan emandako datuak "Espediente Zigortzaileen kudeaketa" izeneko fitxategi batean jasoko direla, salaketak eta bere prozedura kudetzeko asmoz Fitxategi horren jabea Lehiaren Euskal Agintaritza da.
Halaber , sinadura honekin zuk zeuk zure datuak lagatzera Merkatuetako eta Lehiaren Batzorde Nazionalari baimentzen duzu aipatutako helburu antzekerekin.
Sarbldea, zuzenketa, indargabetzea eta oposizio eskubideak erabili ditzakezu Lehiaren Euskal Agintaritzara zuzenduz. Ercilla kalea, 4 2 48009 Bilbao Bizkaia.
Azken aldaketako data: 2015/10/06
  • Praktikak
  • Prentsaren txokoa
  • Bideoak
Euskadi, auzolana