Portal de la Autoridad Vasca de la Competencia

Lehiaren Euskal Agintaritza logotipoa

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ciudadanía

Lehiaren Euskal Agintaritza

Herri-administrazioak

Herri-administrazioek horrela esku hartzen dute ekonomian:

  • Eragile ekonomiko gisa, ondasunak eta zerbitzuak eskatuz kontratazio publikoko prozeduren bidez.
    Sektore publikoko entitateek kontratazio publikoko prozeduretan lehia susta dezakete eta zerbitzu onenak salneurri onenetan lor ditzakete, honako bi bide hauek erabiliz:

◦ Kontratazio-prozedurak garatuz, lehia murrizten ez duten inolako gairik ez sartuz, ez diseinuan, ez garapenean, ez kontratua betetzean. 

◦ Kontratazio-prozeduretako enpresa eskaintzaileen kolusiozko balizko jarduerei aurre egiten lagunduz.

  • Zerbitzu publikoak eta azpiegiturak hornituz, zuzenean nahiz zeharka.
    Administrazioek, ondasun eta zerbitzuen eskaera asetzearren, emate hori zuzenean gomenda diezaioke ente publiko bati edo berezko 
    bitarteko bati, edo kontratu bat egin hirugarren batekin. Berezko bitartekora sarritan ez jotzea gomendatzen da, ondokoa gertatzen
    bada:

◦ Ondasun eta zerbitzu horiek merkatuan ere eskuragarri daudenean, salneurri apalagoetan, merkatuan lehia dagoelako.

◦ Kudeaketa-gomendioak azpi-kontratazioa ekar dezakeenean, berezko bitartekoak hirugarren enpresa bat kontratatzea, hain zuzen. 
  Kasu horretan, hobe da emate horren lizitazioa zuzenean egitea.

  • Jarduera ekonomikoa arautzearen bidez:
    Administrazioak era efizientean arautu behar du, hau da, aurreikusitako helburuak lortuz baina lehia ahalik eta gutxien murriztuz. 
    Arautze-ingurune eraginkorrak bost printzipio hauek errespetatu behar ditu:

◦ Beharrezkotasuna eta proportzionaltasuna

◦ Eragozpenik txikiena

◦ Eraginkortasuna

◦ Gardentasuna

◦ Aurreikustekoa

 

Eman iezaguzu informazioa:

  • Jakinarazi guri lehiaren aurkako jokabideak.
  • Salatu lehia murriztu ahal duten jokabideak
Azken aldaketako data:  2013/10/21
Euskadi, auzolana