Portal de la Autoridad Vasca de la Competencia

Lehiaren Euskal Agintaritza logotipoa

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ciudadanía

Lehiaren Euskal Agintaritza

Kontsumitzaileak

Merkatu lehiakor batek honakoa bermatzen die kontsumitzaileei:

  • Salneurri baxuagoak:
    Salneurria funtsezko faktorea da enpresek bezeroak erdiesteko izaten duten borrokan. Hori dela eta, lehia askea dagoenean produktuen salneurriek behera egiten dute arrunki.
  • Hautatzeko aukera gehiago:
    Merkatu lehiakor batean enpresak beren produktuei ezaugarri bereziren bat ematen saiatzen dira, gainerako lehiakideen aurrean nabarmentzeko. Modu horretan, eskaintza ugaritu egiten da eta kontsumitzaileek hautatzeko aukera izaten dute.
  • Kalitate handiagoa:
    Bezero gehiago erakarri eta merkatuan duten egoera hobetzeko asmoz, enpresek produktu berritzaileagoak eskaintzen dituzte, teknologia aurreratuagoaz. Gainera, arreta eta saldu osteko nahiz asistentzia teknikoko zerbitzuak efizienteagoak izaten dira.

Lehiaren Euskal Agintaritzak lehia askearen aurkako jokabideak ikertzen ditu. Ikusten baduzu sektore bereko saltoki batzuek salneurri berdinetan saltzen dituztela beren produktuak, edo garai berean eta kopuru berean igotzen dituztela salneurriak, JAKINARAZI guri, zure eta herritar guztien onerako baita.

Azken aldaketako data:  2013/10/21
Euskadi, auzolana