Portal de la Autoridad Vasca de la Competencia

Lehiaren Euskal Agintaritza logotipoa

Euskadi.eusen sartu

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera

Lehiaren Euskal Agintaritza

"Trento Summer School on Advanced Competition Law and Economics" ikastaroan parte hartzeko izen emateko epea ireki da

Lehiaren Euskal Agintaritzak parte hartzen du Trentoko Unibertsitatekoa den lehiaren arauen aplikazioari buruzko Behatoki Iraunkorrak Moenan ematen duen ikastaro honetan: Lehiaren Zuzenbide eta Ekonomiari buruzko Ikastaro Trinko Aurreratua.

Ikastaroaren xedea da lehiaren arauak aplikatzen dituzten profesionalak trebatzea, bai enpresen defentsaren ikuspegitik, bai Zuzenbidea aplikatzen duten administrazioen ikuspegitik.

Italiako, Frantziako, Luxenburgoko, Espainiako eta EAEko Lehiaren Agintaritzek parte harten dute ekimen honetan.

Ikastaroa Moenan (Italia) emango da, 2017ko ekainaren 18tik 24ra arte.

Ikastaroaren prezioa 1.800 eurokoa da eta Moenako egonaldiak 770 euro balio du.

Lehiaren Euskal Agintaritzak hiru pertsonaren bertaratzea finantzatu ahal ditu, betiere lehiaren zuzenbideari edo ekonomiari buruzko jakite-maila nahikoa dela egiaztatzen badute.

Horren ordainetan, hautatuek elkarlanean aritu beharko dute LEArekin lehiaren sustapenaren proiektuen laguntza-lanetan, jardunaldi osoko bi hilabeteren parekidea den denboran (normalean, 2017ko irail eta urrian).

Interesdunek beren hautagaitzak aurkez ditzakete ondoko helbide elektronikoan:

infocompetencia@avdc.eus

Honako hau aurkeztu behar dute:

- Beren CV osoa, espediente akademikoarekin batera ikasketak 10 urte baino lehenago amaitu badituzte, edo lehiaren esperientziari buruzko egiaztagiriarekin batera.

- Lehiaren zuzenbideari edo ekonomiari buruzko jakite-maila egiaztatzen duen gutun arrazoitua.

- Ikastaroa eta egonaldia LEAk ordaintzea nahi badute, LEArekin elkarlanean aritzeko libre egotearen kronograma.

Egitarauari buruzko informazio gehiago:

http://events.unitn.it/en/antitrust2017

Aurreko ikastaroak:

http://events.unitn.it/en/antitrust2016

Eskabideak aurkezteko epea: 2017ko apirilaren 27ra arte.

Egitarauari buruzko galderak egiteko:

infocompetencia@avdc.eus

Azken aldaketako data: 2017/04/05
  • Praktikak
  • Prentsaren txokoa
  • Bideoak
Euskadi, auzolana